Fraseologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Hizkuntzalaritza|Hizkuntzalaritzan]]n, '''fraseologiak''' esaerak aztertzen ditu, hala nola esapideak, aditz elkartuak eta beste unitate lexiko asko (“unitate fraseologiko” izenpean bilduak). Horietan guztietan, esamoldearen osagaiek esanahi espezifikoago bat hartzen dute, edo guztiz aldatzen dute osagai bakoitzak bakarrik dagoenean esan nahi duena. Adibidez, norbait oso harrituta dagoela esan nahi badugu, “aho bete hortz” geratu dela esan ohi dugu: esamoldearen elementuek berezko esanahia galtzen dute (pertsona horri ez baitzaio ahoa hortzez bete), eta esanahi berri bat hartzen dute (harridurarena, alegia).
 
Baina fraseologia Hizkuntzalaritzaren barnean kokatzea ez da gauerdiko ahuntzaren eztula: askoren ustez, lexikologiaren subdiziplina bat baino ez da; beste batzuek, berriz, lexikologiaren, sintaxiaren eta morfologiaren plano berean jartzen dute.
11. lerroa:
 
== Unitate fraseologikoak: definizioak eta ezaugarriak ==
Fraseologiako oinarrizko unitateak “unitate fraseologiko” izenez ezagunak dira. Kunin A. V. irakasleak dioenez, unitate fraseologikoak hitz multzoak dira, zeinen esanahia guztiz edo partzialki aldatu den (“lepotik bizi”, “gorriak ikusi”, “adarra jo”, “pertsona zuria izan (faltsua)”, “josita egon (beteta)”…).
 
A. M. Tristá Pérez-ek unitate fraseologikoen ezaugarri nagusienak honelaxe sailkatu zituen:
23. lerroa:
* Itzulezintasuna: unitate fraseologikoa ezin da itzuli osagai bakoitza bakarka itzuliz (adibidez, gaztelaniazko ''llover a cántaros'' esamoldea, “euria goian behean egin” da euskaraz).
Hala ere, esan beharra dago modu askotan sailka daitezkeela unitate fraseologikoen ezaugarri orokorrak. Hainbat autoreren ikerketei esker atera diren ondorio batzuk ekarriko ditut hona:
# Instituzionalizazioa: [[Neologismo|neologismoakneologismo]]ak hizkuntza batean barneratzeko prozesua da, zeina errepikapenari, erabilerari eta maiztasunari esker posible den. Konbinazio bat bere horretan errepikatzen denean (esamoldearen osagaiak edota forma aldatu gabe), unitate fraseologiko hori hizkuntzan finkatzen da.
# Maiztasuna: Corpas Pastor-ek dio ezaugarririk garrantzitsuenetakoa dela, eta bi multzotan bereizten du:
#* Agerpen-maiztasuna: unitate fraseologikoa zenbat aldiz azaltzen den adierazten du. Unitate fraseologikoetako estatistikan erabiltzen da.
#* Erabilera-maiztasuna: hizkuntzan finkatu diren esamoldeen agerpen-maiztasuna neurtzen du.
# Egonkortasuna: Manuel Seco-k dioenez, askotan hizlariak ez ditu konbinazioak sortzen, baizik eta horiek lehenagotik bereganatu izan dituen esamoldeak balira bezala erabiltzen ditu. Hau da, erabilera tradizionalaren ondorioz dakizki hizlariak esaera edo unitate fraseologiko horiek. Bi multzotan bana daiteke egonkortasuna:
#* Barne-egonkortasuna: edukiaren egonkortasuna: osagaiak ezin dira berrantolatu.
#* Kanpo-egonkortasuna: hainbat azpitalde bereizten dira: igorlearen araberakoa, egoera sozialaren araberakoa, testuen araberakoa, eta abar.
# Bariazioa: bi bariazio mota bereizten dira:
#* Aldaerak: unitate fraseologiko bat beste baten aldaeratzat hartzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:
#** Hizkuntza funtzional berean agertzea.
#** Esanahiaren aldetik ezberdintasunik ez egotea.
#** Testuinguruei lotuta ez egotea.
#** Haien egitura eta osagaiak antzekoak izatea.
#** Egonkorrak izatea. Sinonimoak eta aldaera estrukturalak sartzen dira multzo honetan.
#* Aldaketak: unitate fraseologikoaren elementu bakoitzak esanahi berri bat hartzen dute, unitatearen esanahi globalaren ondorioz.
# Idiomatikotasuna: unitate fraseologikoen ezaugarri nagusienetako bat da. Unitate fraseologikoek bi esanahi denotatibo mota izan ditzakete: esanahi denotatibo literala eta esanahi denotatibo figuratiboa (hau da, idiomatikoa). Esan beharra dago unitate fraseologiko guztiak ez direla idiomatikoak, eta horrexegatik dela hau ezaugarri potentzial bat.
46. lerroa:
 
Lehen esan bezala, lexiko-urritasun horren ondorioz, euskara esamolde sinpleagoez baliatzen da beste hizkuntza batzuekin konparatuz. Hurrengo adibideetan ikusiko dugunez, euskaraz orokortasunera jotzen da normalean (''fumar como un carretero'' esamoldean, adibidez). Hala, gaztelaniak eta beste hizkuntza askok dituzten tasun bereziak galtzen ditu euskarak (ulergarritasunari eta eduki berbera transmititzeari garrantzi handiagoa ematen zaie, eta ez esamoldearen formari); baina ez beti, batzuetan euskara baita gaztelaniara gehien hurbiltzen den hizkuntza (''dar calabazas''). Hala eta guztiz ere, badira beste hizkuntza batzuekin antzekotasun handia duten euskarazko esaerak (''pagar justos por pecadores'').
* ''A palo seco'': era labur batean egiten den zerbait, ohiko osagarririk gabe.
** Euskara: hutsik.
** Ingelesa: ''on its own''.
** Frantsesa: ''manger un morceau ou faire un repas sans láccompagner de boisson / chanter sans musique''.
** Italiera: ''murare a secco''.
* ''Caer gordo'': zure gustukoa ez izan.
** Eu: gustatu ez, atsegin izan ez.
** Ing: ''to not be able to stand someone''.
** Fr: ''ne pas pouvoir le sentir''.
** It: ''avere qualcuno sulle corna''.
* ''Dar calabazas'': norbaiti (ezkongai bati) ezetz esan.
** Eu: kalabazak eman / ezezkoa eman.
** Ing: ''to turn somebody down / to jilt''.
** Fr: ''envoyer promener''.
** It: ''mandare a spasso''.
* ''Estar en la edad el pavo'': nerabezaroan / adoleszentzian egon.
** Eu: nerabezaroan egon.
** Ing: ''to be at an awkward age''.
** Fr: ''avoir l’âge ingrat''.
** It: ''avere l’etá ingrata''.
* ''Fumar como un carretero'': asko erre.
** Eu: azorria ere erre / erretzaile amorratua izan.
** Ing: ''to smoke like a chimney''.
** Fr: ''fumer comme une cheminée''.
** It: ''fumare come una ciminiera''.
* ''Hacer el indio'': tontoarena egin.
** Eu: lelokeriak egin.
** Ing: ''to play the fool''.
** Fr: ''faire le zouave''.
** It: ''fare il matto''.
* ''Llevarse la palma'': besteengandik gailendu.
** Eu: nagusi izan / txapela irabazi.
** Ing: ''to win hands down''.
** Fr: ''décrocher la timbale / remporter la palme''.
** It: ''ottenere la palma''.
* ''No estar el horno para bollos'': ez da momenturik egokiena zerbait egiteko / esateko.
** Eu: giro izan ez.
** Ing: ''this is the wrong moment''.
** Fr: ''ce n’est vraiment pas le moment''.
** It: ''non essere di giorno giusto''.
* ''Pagar justos por pecadores'': beste batzuek egindako zerbaiten ondorio txarrak pairatu.
** Eu: ardiak egin pekatu eta bildotsak pagatu / ardiaren hutsak bildotsak pagatu.
** Ing: ''the innocent pay for the sins of the guilty''.
** Fr: ''payer les pots cassés / les innocents paient pour les coupables''.
** It: ''pagare per tutti''.
* ''Sacar de sus casillas'': norbait haserretu / sumindu.
** Eu: bere onetik atera / bere senetik atera / beretik atera.
** Ing: ''to dive somebody up the wall''.
** Fr: ''faire sortir quelqu’un de ses gonds''.
** It: ''fas uscir qualcuno dai gangheri''.
* ''Ser pan comido'': zailtasunik ez duen zerbait.
** Eu: oso erraza izan, samurra izan.
** Ing: ''to be as easy as a pie / it is a piece of cake''.
** Fr: ''c’est du gâteau!''
** It: ''masticare come il pane''.