Frantziako Iraultza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Geografia eta Historia}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
25. lerroa:
== 1789ko Estatu Orokorrak ==
 
Luis XVI.a tronura igo zen krisi ekonomiko baten erdian; estatua porrotaren gertu zegoen eta gastuak sarrerak baino handiagoak ziren. Egoerak [[Zazpi Urteko Gerra|Zazpi Urteko Gudan]] eta [[Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra|Ameriketako iraultzan]] parte hartzean zeukan erroa. [[1776]]ko maiatzean, [[Anne Robert Jacques Turgot|Turgot]] ogasun ministroa egotzi zuten erreformak ezartzeko gai izan ez zelako. Hurrengo urtean, Jacques [[Jacques Necker|Necker]], atzerritar bat, Ogasun Comptroller Orokorra izendatu zuten. Ezin izan zuten ministroa izendatu protestantea zelako.
 
[[Jacques Necker|Necker]] zerga atzeragarriek herri xumea zapaltzen zutela konturatu zen, aitoren semeentzat eta elizgizonentzat salbuespen ugari zeuden bitartean. Herrian zerga gehiago ezin zirela ezarri eta salbuespenak kendu behar zirela esan zuen; eta mailegu gehiago eskatuz gero, herriaren diru eskasia konponduko zela iradoki zuen. Necker txosten bat argitaratu zuen aldarrikapen hau sustatzeko (bertan defizita gutxiesten zuen 36 milio liberatan), eta legegizonen boterea murriztea proposatu zuen.
 
Erregeen ministroek ez zuen txostena onartu eta Neckerrek, bere posizioa sendotzeko ministro egiteko eskatu zion erregeari. Hark uko egin zion, Necker egotzi zuen, eta Charles Alexandre de Calonne aukeratu zuen. Calonne dirua xahutzen hasi zen, baina, berehala, herriaren ogasun egoera larriaz jabetu zen eta zerga kode berria proposatu zuen.
 
Proposamenaren arabera lurraren gaineko zergak ezarriko ziren, beraz, aitoren semeei eta elizgizonei eragingo zien. Legebiltzarrak proposamenari aurre egin zionez, Calonnek Handikien Biltzarra antolatu zuen. Hala ere, Biltzarrak ez zituen Calonneren proposamenak onartu eta, gainera, kritikak zirela medio, bere posizioa ahuldu zuen. Hortaz, erregeak Estatu Orokorrak bildu nahi izan zituen [[1789]]ko maiatzerako, 1614tik lehenengo aldiz. Hori Borboi monarkiaren ahuleziaren seinalea izan zen, herri xumearen erabakiaren pean geratuko baitzen.
37. lerroa:
Batzartu baino lehen, “Hogeita hamar laguneko komitea”, [[Paris]]ko liberalen talde bat, estatuka bozkatzearen aurka hasi zen. Talde hark (batez ere aberatsak ziren) Estatu Orokorrean Dauphiné bozketa metodoa erabiltzearen alde agertu zen. Taldekideek antzinako aurrekariak ez zirela nahikoak esaten zuten, burujabetza herrian zeutzalako. Neckerrek handikien bigarren bilkura bat antolatu zuen, bertan, bitartekaritza bikoitza egozten zuten, 333 boto aldeko eta 111 boto aurkako emaitzarekin. Erregeak, hala ere, abenduaren 27an proposamena onartu zuen; baina Estatu Orokorrentzat boto bakoitzaren pisuaren eztabaida utzi zion.
 
Hauteskundeak [[1789]]ko udaberrian izan ziren; hirugarren estaturako boto-emaile izateko, 25 urte edo goragoko frantses gizonezkoa izan; zergak ordaindu eta bozkatuko zen lekuan bizi behar zen.
 
Hautesle askok bozkatu zuen eta 1201 bitartekari hautatu zituzten: 291 noble, 300 elizgizon eta 610 hirugarren estatukoak. Bitartekariak gidatzeko, arazoen zerrendak edo “Bidegabekerien liburuak” (''[[Kexu kaierrak|Cahiers de doléances]]'') prestatu ziren. Liburu haietan hilabete batzuk aurrerago erradikalak izan ziren ideiak zeuden; hala ere, ia guztiek monarkiaren alde egiten zuten. Asko Estatu Orokorrek zerga gehiago onartuko zituztelakoan zegoen eta Ilustrazioaren ideiak oso arraroak ziren.
 
Zentsura kendu zutenean, elizgizon eta aitoren seme liberalek egindako esku-orriak hedatu ziren. [[Emmanuel-Joseph Sieyès|Sieyès]] abadeak, teorialari eta elizgizon katolikoak, hirugarren estatuaren garrantzia nabarmendu zuen, panfleto haietako batean: {{lang|fr|''Qu’est-ce que le tiers état?''}} (“Zer da Hirugarren Estatua?). [[1789]]ko urtarrilean argitaratu zuen eta bertan esan zuen: “Zer da Hirugarren Estatua? Dena. Zer izan da ordena politikoan? Ezer ez. Zer izan nahi du? Zerbait.”
 
== Nazio Biltzarra (1789) ==
[[Fitxategi:Le_Serment_du_Jeu_de_paume.jpg|righteskuinera|350px|thumb|[[Jacques-Louis David]]en [[Pilotalekuko Zina]].]]
 
Hilabete bateko eztabaiden ostean, Hirugarren Estatuak ekimena hartu zuen. Abbé Sieyèsek proposatuta, [[1789]]ko [[ekainaren 17]]an, [[Frantziako Estatu Orokorrak|Estatu Orokorrek]] ''[[Frantziako Nazio Biltzarra]]'' izena hartu zuten, orain [[nazio]]a bera (eta ez estamentuak) ordezkatzen baitzuen biltzarrak. Beste bi estamentuei bat egiteko gonbita luzatu zien, baina haiek gabe ere jarraitzeko asmoa agertu zuen. [[Ekainaren 19]]an, xeheen arazoez arduratuta zeuden apaizek bat egin zuten Hirugarren Estatuarekin, baita nobleziako 47 kidek ere.
 
[[Ekainaren 20]]an, erregeak biltzeko lekua itxi zien, prozesua mugatzeko asmoz. Hala ere, biltzarra aldameneko [[pilotaleku]] batean bildu zen. Hor [[Pilotalekuko Zina]] egin zuten, zeinetan Frantziak idatzitako konstituzioa izan arte biltzen jarraituko zutela hitzartu zuten.
123. lerroa:
 
=== Krisialdi konstituzionala ===
[[Fitxategi:Jacques_Bertaux_-_Prise_du_palais_des_Tuileries_-_1793.jpg|righteskuinera|350px|thumb| Tuileries jauregia hartzen.]]
[[1792]]ko [[abuztuaren 10]]eko gauean, Parisko Komunak erakunde iraultzaile berriak babestuta, matxinoek Tuileries Jauregia hartu zuten. Erregeak eta erreginak preso amaitu zuten. Biltzar Legegilearen sasoi azkar batean, monarkia ezeztatu zen. Diputatuen heren bat baino ez zegoen bertan, ia guztiak jakobinoak. Honela hasi zen geroago [[Izu Garaia]] deituko zitzaion aroa.
 
137. lerroa:
Hastapenean girondinoek menderatzen zuten Konbentzioa. Erregearen kontrako epaiketa saihesten saiatu ziren, kontra-iraultza eta Europako monarkien nahigabea ez areagotzearren. Nolanahi ere, [[1792]]ko [[azaroaren 20]]an, erregearen kutxa sekretuan aurkitutako dokumentuek prozesua saihestezina bihurtu zuten, Luis XVI.aren traizioa ukaezina baitzen. Epaiketa [[abenduaren 10]]ean hasita, errege erruduntzat jo zuten argi eta garbi (693 boto alde eta 28 boto aurka). Heriotz zigorra ez zen hain nabarmenki ezarri, 366 boto 334ren aurka. Erregea, [[1793]]ko [[urtarrilaren 21]]ean gillotinatu zuten. Erregina [[urriaren 16]]an.
 
Exekuzioak erantzun epelak eragin zituen Frantzian eta beroagoak atzerrian. Izan ere, [[Europa]]ko erregeek [[Lehen Koalizioa|Lehenengo Koalizioa]] osatu zuten 1793ko otsailean. Horri aurre egiteko, [[otsailaren 24]]an, girondinoek 300.000 gizon errekrutatu zituzten armadarako. Honek landa-matxinadak sortu zituen [[Alsazia]]n, [[Bretainia]]n eta beste hainbat tokitan, zein bortizki utzi zuten bertan behera.
 
[[Vendéeko gerra|Vendéeko Gerra]] martxoaren hasieran hasi zen, nobleak, zin egin ez zuen apaizteria eta laborari nahigabetuak batu baitziren. Girondinoek [[Osasun Publikoko Komitea]] eta Epaitegi Iraultzailea onartzeko beharra izan zuten arazo horiei aurre egiteko. Dena den, gerraren porroten eta prezioen igoeren aitzinean, ''[[sans-culotte]]s'' zeritzonak (langile txiroak eta jakobino erradikalak) matxinatu ziren Parisen 1793ko [[maiatzaren 31]]ren eta [[ekainaren 2]]ren bitartean. Jakobinoak horretaz probestu ziren boterea bereganatzeko. Probintzietan kontrakoa gertatu zen, [[Marseilla]]n edo [[Lyon]]en esaterako, girondinoek tokiko jakobinoak atzeman zituzten.
156. lerroa:
Kontra-iraultzari aurre egiteko, [[Izu Garaia|Izualdia]] deritzona abian jarri zuten, susmagarrien legea onartzean 1793ko irailean. Susmagarrien zerrenda luzea zen oso: nobleak, barrukoak zein kanpokoak; zin egin ez zuten apaizak; federalistak... Bakera arte ziren espetxeratzekoak. Sans-culottesek menderatzen zituzten herri-elkarteek [[polizia]] eta ikuskatzeko ardura jaso zuten.
 
Batez ere hornitzeko arazoak, janarien prezioen igoera eta monetaren debaluazioa zirela eta, hirietako biztanleriaren nahigabeari aurre egiteko, [[Osasun Publikoko Komitea]]k izu ekonomikoa abiarazi zuen. [[Uztailaren 27]]an, saldu ordez, ondasunak biltzen zituztenen aurka [[heriotz zigorra]] ezarri zuten. Irailean, gehiengo prezioen legearen arabera, salneurriak [[1790]]ekoan geratu ziren, %30 hazita. Diruaren (''assignat'') egonkortasuna bermatu zen. Hala ere, hirietan hornitzeko arazoak ez ziren amaitu.
 
Borondatean oinarritutako politika horrek Errepublika salbatu zuen. Gerran, 1793ko irailaren amaieratik aurrera, [[Lehen Koalizioa|Lehenengo Koalizioko]] atzerriko armadak mugetatik kanpo aterarazi zituzten. Matxinada federalista bertan behera utzi zen, [[Toulon]]en izan ezik, non ingelesen laguntza izan zuten. [[Vendée]]n ere garaipenak eskuratu zituzten katoliko eta monarkiazaleen aurka. Hor, errepresioa izugarri izan zen. [[Jean-Baptiste Carrier]]rek, gobernuko ordezkariak, 1793ko abendutik [[1794]]ko otsailera, milaka lagun hilarazi zituen [[Nantes]]en. Fusilamenduak ohikoak izan ziren. Herrietan, zibilak eta matxinatuak bereizi gabe, etxeak erre eta herriak suntsitzen ziren, triskantza handiak eraginez.
172. lerroa:
Gerran, 1794ko udaren hasieran, gerra-ahalegin itzelak lehendabiziko emaitzak ekarri zituen. Fleurusko garaipenari esker ([[1794]]ko [[ekainaren 26]]an), [[Belgika]] berriro hartu ahal izan zuen Frantziak. Hartutako eskualdeetatik ondasunak eta janariak Frantziara eraman zituzten.
 
Bitartean, Robespierrek gero eta arerio gehiago zituen Konbentzioko eta Parisko politikarien artean. Botere osoa bereganatu nahi zuelako zurrumurruak zabaldu ziren. Azkenean, Robespierrek aipatu ez zituen politikarien kontra garbiketa berria egiteko mehatxua luzatutakoan, [[1794]]ko [[uztailaren 27]]an, salatu eta atxilotu zuten. Parisko Komunak askatu zuen, baina haiekin sans-culottesek bat ez egitean, Konbentzioak tropak bidali zituen berriro atzemateko. Hurrengo egunean, [[uztailaren 28]]an, gillotinatu zuten, bere aldeko batzuekin batera. Izualdia amaiturik zegoen.
 
Konstituzio berria [[1795]]eko [[abuztuaren 17]]an onetsi zuen Konbentzioak, eta irailean herriak berretsi. Indarrean [[irailaren 26]]an sartzean, erregimen berri bat sortu zuen: Zuzendaritza (Directoire).
193. lerroa:
* Politikaren aldetik aldaketa eta erreforma garrantzitsu asko egin ziren. Lehenengoa Antzinako erregimenaren desagerpena da. Honek itzeleko aurrerakada ekarri zuen gaurko gizartea osatzera bidean, hainbat printzipio [[demokrazia|demokratiko]] ekarri zituelako berarekin. Alde batetik [[monarkia absolutu|absolutismoa]] guztiz desagertu zen, eta momentu batetik aurrera monarkia ere bai. Horrekin batera, konstituzio idatzia etorri zen, hau da, estatuko antolaketari buruzko alde guztiak erregulatzen zituen lege nagusi bat edo oinarrizko lege legedia. Ondutako konstituzioetan, puntu komunak eta esanguratsuak egon ziren, ondoko hauek esaterako: botere banaketa hiru multzotan, legegilea, betearazlea eta judiziala, haien artean independenteak izan behar zirenak; ordezkapen batzarrak edo, beste modu batean esateko, herritarrek, sufragio edo bozketa bitartez (bai zentsatarioa, bai gizonezko unibertsala) aukeratutako ordezkariz osatutako politika edo gobernu erakundeak. Azken honek argi uzten zuen herriaren subiranotasunaren ideia, orain boterea herritik gobernuetara zihoalako, herria (edo honen zati bat) baitzen gobernuak aukeratzeko eta kentzeko eskubidea zuen bakarra. Beste alde batetik, gizonen arteko lege berdintasuna eta estatuaren batasuna areagotzea lortu zuen, honen legeak lurralde guztian zehar homogeneizatuz. 'Hiritartasuna' sortu zen, [[Frantses nazionalismo|legeek berdindutako nazioa]]<nowiki/>ren ideia.
 
* Administrazioari begira itzelezko aldaketak egon ziren baita ere. Alde batetik, ordu arte zeuden konderri, jaurerri, dukerri edo bestelako jurisdikzioak deuseztatu ziren eta Errepublika berriko lurraldea departamentutan zatitu zen. Horrez gainera, administrazioa oraindik gehiago zentralizatu zuten, eta 'nazio' berrirako [[Kode Zibil]]<nowiki/>a sortu. Estatua laiko bihurtu zen, hau da, estatuaren eta elizaren arteko desberdinketa osoa egin zen. Beste alde batetik, hainbat erakunde berri sortu ziren. Estatuaren finantza sistema guztiz berrantolatu zen, eta Frantziako Bankua eta frankoa diru mota sortu zen berrantolaketa honetan. Justizia nazionala ere sortu zen estatu osoan justizia modu berdinean banatzeko inolako bereizketarik gabe, eta modu berean Armada Nazionala sortu zen Nazioaren interesak defendatzeko. Ezaugarri horiek [[Frantziako Erresuma]] [[Nazio-estatu|nazio bihurtuko zuen frantses estatu]] berriaren funtsa osatu zuten, ideologikoki [[Frantsesfrantses nazionalismo|frantses nazionalismoa]]a.
 
* Aldaketa ekonomikoei dagokienez, burgesiaren interesak defendatzen zituzten erreformak izan ziren gehienak. Hauen artean, burgesek hainbeste eskatzen zuten ekonomia askatasuna aldarrikatu zen, eta horretarako gremioak eta edozein langile elkarte deuseztatu zen. Horrez gainera, jabegoa eskubide sakratua bihurtu zen, eta lurren birbanaketa bat egon zen: elizaren eta emigratuen lurrak saldu ziren, eta burgesia eta nekazaritzako jaunak izan ziren berrantolaketa horretan onuradun handienak. Zergak biltzeko modu berria ere sortu zen, bertan estatuak zuzenean hartzen zituen zergak, eta horiek teorian hiritar guztiei itzuliko zitzaizkien haien egoera ekonomikoaren arabera.
249. lerroa:
** [[Azaroaren 10]]ean: Arrazoiaren besta ospatu zen Notre Dameko katedralean.
** Abenduan: Salbuespen-gobernua ezarri zen.
* [[1794]].
** [[Otsailaren 4]]an: [[Esklabotza]] bertan behera utzi zuten kolonietan.
** [[Martxoaren 24]]an: [[Jacques-Rene Hebert|Hébert]], [[Jacques Roux]] eta [[Varlier]], besteak beste, ezkerreko jakobinoak gillotinatu zituzten.
256. lerroa:
** [[Uztailaren 27]]an: [[Maximilien Robespierre|Robespierre]] atzeman zuten.
** [[Uztailaren 28]]an: Robespierre gillotinatu zuten.
* [[1795]].
** [[Abuztuaren 17]]an: Konstituzio berria onartu zen, [[Konbentzioa]]ren amaiera ekarri zuena.
** [[Irailaren 27]]an: Indarrean jarri zen konstituzio berria, Zuzendaritzari (''Directoire'') hasiera emanez.
264. lerroa:
** Irailean: Errepublikar moderatuek estatu-kolpe bat eman zuten.
* [[1798]].
* [[1799]].
** [[Azaroaren 9]]an: ''Le Directoire'' amaitu zen [[Napoleon Bonaparte]]k emandako estatu-kolpearekin: « ''Citoyens, la révolution est fixée aux principes qui l'ont commencée, elle est finie'' ».
 
279. lerroa:
=== Biografiak ===
* [[La Fayetteko markesa|La Fayette]]
* [[Luis XVI.a Frantziakoa|Louis XVI]]
* [[Jean-Paul Marat|Marat]]
* [[Marie Antoinette|Marie-Antoinette]]