Filipe II.a Frantziakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-leinua +etxea)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
23. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Luis VII.a Frantziakoa]]ren semea zen. [[1180]]an, Elisabet Hainautekoarekin ezkontzean, [[Artois]] bereganatu zuen. Erregetza hartu bezain laster, [[Plantagenet]]en kontra hasi zen, haiek [[Ingalaterra]]n eta [[Frantzia]]n zuten inperioak Frantziako erregetza mehatxupean jartzen baitzuen. [[Henrike II.a Ingalaterrakoa]]ren eta haren semeen, eta bereziki [[Rikardo I.a Ingalaterrakoa|Rikardo Lehoi Bihotzaren]] arteko istiluak bultzatu zituen.
 
[[1189]]an, Rikardorekin batera, Henrike II.a [[Azay-le-Rideau]]n menderatu zuen. Ondoren, [[Hirugarren Gurutzada]]ra joan zen Rikardorekin (ordurako Rikardo errege zen, [[1189]]az geroztik). Baina [[Akre (Israel)|Donibane Akrekoa]] hartu ondoren, [[1191]]n, Rikardorekin haserretuta, Frantziara itzuli zen berriro, eta [[Joan Lurgabea]]rekin Plantagenetekoek Frantzian zituzten lurrak hartzen saiatu zen. Filipe Augusto Fretevalen ([[1194]]) eta Courcellesen, [[Beauvais]] ondoan ([[1198]]) garaitu zuen Rikardok, eta [[1199]]an Ingalaterrako erregea hil zelako atera zen onik Filipe Augusto.
 
1200an, [[Joan Lurgabea]] errege aitortu zuen Filipe Augustok, Vexingo zati baten eta Evreuxko lurrealdearen truke. Baina ondoren, 1202-1206 bitartean, bere [[feudo]]ak galtzera kondenatu zuen Joan Lurgabea eta kendu egin zizkion [[Normandia]], [[Maine (eskualde historikoa)|Maine]], [[Anjou]], [[Turena|Touraine]], [[Saintonge]] eta une batez [[Poitou]] lurraldea. Joan Lurgabea Roche-aux-Moines-en garaitu zuen, eta [[1214]]an [[Oton IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Oton IV.a]] eta Portugalgo Fernando, Flandesko kondea, [[Bouvinesko gudua|Bouvinesen]] zapaldu zituen. Filipe Augustok [[Auvernia|Auvergne]], [[Amiens]], [[Vermandois]] eta [[Valois etxea|Valois]] hartu zituen.
 
Zentralizazioaren bidez indartu zuen bere aginpidea. Elizarekin harreman onak izan zituen; aginpidea zabaldu eta burgesiaren gainean oinarritu zuen, eta udaletako mugimenduak eta merkataritza bultzatu zituen. Ezin ezarri ahal izan zituen zerga iraunkorrak, baina altxorra ondo zaindu zuen [[Tenpluko Ordena|Tenpluko ordenaren]] eskuetan jarriz. [[Paris]] handitzen eta edertzen saiatu zen; [[Louvre museoa|Louvre]] sortu eta [[Parisko Unibertsitatea]]ri arautegi berria eman zion ([[1215]]). Danimarkako Isambur-i (edo Ingeborg) uko egin eta Aines Meraniakoarekin ezkontzean, arazoak izan zituen [[Inozentzio III.a]] aita santuarekin. Hark 1200an gurtza debekua ezarri zuen Frantzian.
57. lerroa:
 
{{bizialdia|1165eko|1223ko|Filipe 02 Frantziakoa}}
 
[[Kategoria:Frantziako erregeak]]
[[Kategoria:Kapeto etxea]]