Filipe I.a Frantziakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-leinua +etxea)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
23. lerroa:
 
== Biografia ==
Gurasoak [[Henrike I.a Frantziakoa]] eta Ana Kievekoa zituen. Aita bizi zelarik koroatu zuten [[1059]]an, eta 1060an bere osaba Balduino V.a Flandesko kondearen babespean egin zuten errege. [[1071]]ean Casselgo porrota jasan behar izan zuen, baina Frisiako Robertorekin hitzarmen bat egin eta, haren iloba Berta Holandakoarekin ezkondu zen (1072-73). [[1066]]tik Ingalaterrako errege zen [[Gilen I.a Konkistatzailea]], bere mendekoa, indartzen ari zela ikusirik, [[1078]]an [[Roberto II.a Normandiakoa|Roberto Curthose]], haren semea, aitaren kontra bultzatu zuen, eta [[Gilen II.a Ingalaterrakoa|Gilen II.a Gorria]] Ingalaterrako errege berriaren kontra ere lagundu zion.
 
Emaztearengandik bereizi eta [[1092]]an Bertrade Monfortekoarekin bigarrenez ezkontzean, Aita Santuak eskumikatu egin zuen (1095-1105), eta horregatik ezin izan zuen parte hartu [[Lehenengo Gurutzada|Lehen Gurutzadan]]. Vexin eta Valois beneganatu zituen, [[Bourges]] erosi eta Vermandois bere anaia Hugori eman zion.