Family Guy telesailaren pertsonaiak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
2. lerroa:
 
== Pertsonaia nagusiak ==
* '''[[Peter Griffin|Peter Löwenbrau (McFinnigan) Griffin]]''': Griffin familiaren aita da. [[Garagardo]]a eta [[telebista]] atsegin ditu. Lehen jostailu-lantegi batean egiten zuen lan, bere nagusia hil eta ondorioz, lantegia itxi zuten arte. Orain, garagardo-lantegi batean egiten du lan. Loisekin ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu: Chris, Meg eta Stewie.
 
* '''[[Lois Griffin|Lois Pewterschmidt Griffin]]''': Peterren emaztea da. [[Rhode Island]]eko aristokraziatik zetorren, baina aristokraziari uko egin zion Peterrekin ezkondu zenean. Etxekoandre ilegorri erakargarria da, leiala eta independentea, familia mantentzen du eta Peterren aitaren amorrua jasan behar baitu, Lois [[erreforma protestantea|protestantea]] delako, bera, ordea [[katolizismo|katolikoa]]. Modelo izan zen, baita piano irakaslea ere. [[Tae Jitsu]] borroka-artea daki Peterrek familia osoaren aurrean berataz iseka egin zuen ezkero. Halaber, gaztaroan, [[Kiss]] musika taldeko taldekide baten neskalaguna izan zen.
 
* '''[[Meg Griffin|Megan "Meg" Griffin]]''': Seme-alabarik zaharrena eta neska den bakarra da. Ospetsu izatea da gehien desiratzen duena, baina ez du lortzen. Kapitulu batean, lagunak egin ahal izateko lesbiana zelaren itxurak egin zituen.
 
* '''[[Chris Griffin|Christopher "Chris" Cross Griffin]]''': Bigarren seme-alaba eta Meg baino gazteagoa da eta. Ile horaila du eta [[gehiegizko pisu|gainpisua]] du. Bere armairuaren barruan bizi den [[tximino]]ak izutzen du. Marraztea gustoko du, eta behin, [[New York]]en margolari ospetsua eta [[Kate Moss]]en mutilaguna izan zen. Hala eta guztiz ere, ez zaio ondo ematen neskekin hitz egitea.
 
* '''[[Stewie Griffin|Stewart "Stewie" Gilligan Griffin]]''': Semerik gazteena da. Haurtxo bat den arren, oso azkarra da eta supergaitasun intelektuala du. [[Gerra]] eta txikizioekin zerikusirik dituzten gauzek erakartzen dute eta Stewieren helburuak bere ama hiltze eta mundua menderatzea dira. Inork, [[Brian Griffin]] ezezik, inork ez du Stewie ulertzen eta familiakoek uste dute umeen kontuak direla.