Euskal Herriko historiaurrea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Plastika eta ikus-entzunezkoak}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
== Paleolitoa ==
=== Behe-Paleolitoa ===
[[Fitxategi:Zientzia Astea- Harrizko tresnak.webm|thumb|leftezkerrera|[[Industria litikoa]]ren produkzioa erakusten den bideoa.]]
[[Fitxategi:Bifaz cordiforme.jpg|thumb|leftezkerrera|200px|Atxeliar kulturako [[bifaz]] bat.]]
Behe-[[Paleolito]]a orain dela 1.500.000tik 100.000 urtera luzatzen den aldia da. Garai honetan [[Euskal Herria]]n [[atxeliar kultura]] garatu zen eta ''[[Neanderthalgo gizaki|Homo neanderthalensis]]''a bizi zen. Garai honetan ez dira aurkitu hezurrik<ref name="Hiru1">[http://www.hiru.com/historia/historia_00150.html Prehistoria Euskal Herrian - hiru.com]</ref> baina bai hainbat harri landu. [[Urbasa]]ko iturri batzuetatik gertu, [[Koskobilo]]n eta [[Dima]]n hainbat aztarna aurkitu dira.<ref name="Origenes">PEÑALVER, XAVIER. "Orígenes". Txalaparta, 2005. Orrega. ISBN 84-8136-328-6</ref> Euskal Herrian orain dela 200.000tik hasten da kontatzen, lehenagoko aztarnarik ez baita aurkitu. Euskal Herrian, garai hartan, kobazuloak erabiltzen ziren babesteko. Kobazulo hauetatik gertu beharrezkoak ziren gauza guztiak egon behar ziren: janaria, ura, egurra...
 
Euskal Herritik gertuko lekuetan ''[[Homo antecessor]]''ren hezurrak aurkitu dira, batez ere [[Atapuerca]]n. Bertan aurkitutako hezurrez gain [[bifaz]]ak eta antzeko tresnak aurkitu dira eta hauek ere Euskal Herrian badira.
16. lerroa:
Erdi-Paleolitoa orain dela 100.000 urtetik orain dela 35.000 urtera luzatzen den aldia da. Garai honetako aztarna ugari aurkitu dira, guztiak Neanderthalarekin harremanetan. Garai hartako gizakiak biltzaileak eta ehiztariak ziren eta lehenengo aldiz euren hildakoak lurperatzen zituzten. [[Arrasate]]ko [[Lezetxiki]]n aurkitu dira Euskal Herriko hezurrik zaharrenak.
 
Garai honetan landarez eginiko janzkerak erabiltzen zituzten<ref name="Hiru2">[http://www.hiru.com/artea/artea_euskal_herrian/29 Historiaurrea Euskal Herrian - hiru.com]</ref>, eta animalien tendoiak eta ileak gehiago erabiltzen ziren. Honek ehizaren gehikuntza egon zela adieraz dezake.
 
Aztarnategi gehienak ibaien inguruan daude, urak garrantzi handia baitu. Aurkitutako aztarnategi garrantzitsuenak hauek dira: [[Arrillor]], [[Axlor]], [[Olha]] eta [[Amalda]]. Garrantzi pixka bat txikiagoarekin garai honetan [[Izturitze|Isturitze]], [[Koskobilo]] eta [[Lezetxiki]] daude.
24. lerroa:
[[Fitxategi:Franco-Cantabrian region.gif|thumb|200px|Zonalde Franko-Kantauriarrean dauden labar-arteadun kobazuloak agertzen den mapa]]
{{Sakontzeko|Goi Paleolitoa Euskal Herrian}}
Goi-Paleolitoa orain dela 35.000 urtetik 10.000 urtera luzatzen da mundu osoan, baina [[Euskal Herria]]n pixka bat luzatu daiteke, neolitoaren sarrera beranduago izan baitzen. Epe honetan [[Neanderthalgo gizaki]]a ''[[Gizaki|Homo sapiens]]''arengatik aldatu zen, gaur egungo gizakia. Euskal Herrian 15-20 pertsonako taldez osatutako leinuak bizi ziren<ref name="Hiru2" />, kobazulo txikiagoetan eta askotan lautadatan ere.
 
Garai hau oso hotza izan zen, azkeneko glaziazioarekin bat. Itsasoa gaur baino 100-120 metro beherago zegoen. Garai honetan hilobiratzeak eta musika bezalako portaera sinbolikoak agertu ziren.
 
Garai honetan aztarnategi ugari daude, baina garrantzitsuenak hauek dira:
34. lerroa:
;[[Bolinkoba]]: [[Bizkaia|Bizkaiko]] [[Abadiño]]n, [[Gravettiar]], [[Solutrear]] eta [[Magdaleniar|Magdaleniar kulturaren]] hainbat aztarna aurkitu dira.
;[[Labeko Koba]]: [[Arrasate]]n, [[Gipuzkoa]]. Gaur egun apurtua dagoen arren [[1987]]tik [[1989]]ra hainbat aurkikuntza egin ziren bertan.
;[[Ekain]]: [[Gipuzkoa]]ko [[Deba]]n, labar aldeko hainbat margo oso interesgarri aurkitu dira bertan, [[Magdaleniar|Magdaleniar kulturaren]] aldikoak.
;[[Aizpitarteko leizeak|Aitzbitarte]]: [[Gipuzkoa]]n, [[Errenteria]]n. Bost kobazulo dira guztira eta horietatik hirutan hainbat aurkikuntza garrantzitsu egin dira.
 
=== Epipaleolitoa ===
{{sakontzeko|Epipaleolitoa Euskal Herrian}}
[[Epipaleolito]]a Euskal Herrian orain dela 10.000 urtetik 6.500 urtera doan epea da. Epe honetan hobekuntza klimatiko handia egon zen eta horregatik [[haitzulo|kobazuloetatik]] lautadetara bizitzera joateko aukera zabaldu zen. Garai honetan jantziak animalia larruekin eta landareekin egiten ziren, jada botoi eta joskurekin.
 
Garai honetan labar-artea galdu zen eta arte eroangarria ia-ia desagertu. Hala ere hilobiratze sinbolikoak geroz eta ugariagoak dira eta honek beste mundu baten sineskera egon daitekeela esan nahi dezake.<ref name="Hiru2" />.
 
Aztarnategi garrantzitsuenak haeuk dira:
;[[Anton Koba|Antton Koba]]: [[Oñati]]n dagoen kobazulo honetan [[aziliar]] aldiko aztarnak aurkitu dira.
;[[Santimamiñe]]: [[Kortezubi]]n. Urte askotan garrantzi handiko aztarnategia izan zen, bertan aurkitutako material kopuruagatik eta labar-arteagatik. Bertako IV. eta V. mailetan aurkitu dira Epipaleolitoko aztarnak.
;[[Fuente Hoz]]: [[Anuntzeta|Anuzitan]] dago gaur egun gauza gehien aurkitu diren aztarnategia, epipaleolitotik [[neolito]]ra doana.
;[[Zatoia]]: [[Abaurregaina|Abaurreagainan]] kokatua Pirinio aldeko aztarnategi garrantzitsua da, aziliar aldiko aztarnategi zaharrak aurkitu dira.
 
67. lerroa:
[[Fitxategi:Harrespil Okabe.jpg|thumb|200px|[[Okabe]]ko [[harrespil]]a]]
{{sakontzeko|Neolito eta Kalkolitoa Euskal Herrian|Brontze eta Burdin Aroak Euskal Herrian}}
[[Kobre]]a eta [[urre]]aren erabilpena, beste metal batzuekin batera ez zen hasi Euskal Herrian [[K. a. XXVI. mendea|K. a. XXVI. mendemendera]]ra arte. Metalgintzaren hasierarekin lehenengo leku finko urbanoak sortu ziren, eta horietan garrantzi handikoa da [[Araba]]n dagoen [[La Hoya]]. Baliteke hau [[Portugal]] eta [[Okzitania]]ren arteko elkartrukea bideratzen zuen zentro bat zela. Hala ere oraindik ere kobazuloak erabiltzen jarraitu zuten.
 
Neolitotik zetorren dekorazio gabeko zeramikak oraindik jarraitu zuen ahalik eta [[Ontzi kanpaniformeen kultura]] iritsi zen arte, batez ere [[Ebroko harana]]n ezarri zena. Brontze Arora arte oraindik ere [[megalito]]en eraikuntzak jarraitu zuen.