Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Ekonomia eta ekintzailetza}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Ekonomia eta ekintzailetza}}
[[Fitxategi:409-Kontzertu ekonomikoa Kupoaren kalkulua.svg|thumb|Kupoa kalkulatzeko sistema (2015, ''[[Berria]]'')]]
'''Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna'''<ref>Ikus Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 2002/12 Legea, [http://www.jjggalava.es/Hemendik/ficherosFTP/eu/Normativa_Basica/3/cortes/12_2002/TOriginal.pdf Arabako Foru Aldundiaren webgunean] nahiz [http://www.jjggbizkaia.net/home/document/normativa_foral/B6.pdf Bizkaikoarenean].</ref> edo '''kontzertu ekonomikoa''' [[Espainia|Espainiako Estatuaren]] eta [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]ren arteko zerga eta finantza harremanak antolatzen dituen baliabide juridikoa da, [[foru erregimen]]aren parte da.
 
Itunak historian zehar honako bilakaera izan du: [[1878]] eta [[1937]] artean hiru euskal probintziek ituna izan zuten; [[Frankismo]] garaian [[1980]] urtera arte Arabak bakarrik mantendu zuen erregimen frankista babesteagatik. [[1981]]etik aurrera, 1978ko Konstituzioan eta 1979ko Gernikako Estatutuan xedatu zen bezala, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru lurraldeei ituna aitortu zitzaien berriro ere.
 
Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean organo bat dago ekonomia itunaz jarduteko eta aldaketak burutzeko, hala nola ''kupo''-a finkatzeko. Organo horrek [[Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa]] izena du.
135. lerroa:
 
Arabako itunaren berrikustea, lehendabiziko aroan bezala, bi arrazoi nagusik bultzatu zuten:
* Itunaren epearen bukaera ([[1952]] eta [[1976]]an)
* Estatuak zuen araudi berriari moldaketa ([[1940]] eta [[1967]]an).
 
181. lerroa:
=== Hirugarren aroa: 1981-2009. Egungo ituna ===
 
[[Francisco Franco]] Jeneralaren heriotzaren ondoren eta [[Espainiako trantsizioa|Trantsizio demokratikoaren]] prozesua hasi zenez geroztik, [[Espainiako Bigarren Errepublika]]ren garaian [[Katalunia]]n eta bestalde, jada guda gorrian, [[1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua|Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuan]] gauzatu izan ziren autonomia eskakizunek Estatutu horiek berraztertzea bakarrik ez ezik prozesua bera gainerako Estatu osora ere zabaltzea ekarri zuten.
 
Horrela, [[espainiako 1978ko konstituzioa|1978ko Espainiako Konstituzioan]], bere lehendabiziko xedapen gehigarrian, [[foru lurralde]]en Eskubide Historikoak onartu eta babestu egin ziren, euretariko bat hain zuzen ere Ekonomia Ituna zelarik, eta beraz Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren negoziazioan Erkidego guztirako Ituna hedatu izana nabarmen azaldu zen.
 
Hain zuzen ere, [[1979]]ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak (abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa), bere 41.1 artikuluan honako hau zioen:
 
{{aipu|Estatuaren eta Euskal Herriaren arteko zerga mailako harremanak, ohiko Kontzertu Ekonomiko edo Hitzarmen foru erapide bidez arautuak izango dira”. Toki bereko 41.2 artikuluan bere edukiarekiko oinarri batzuk ezartzen zituen, berrikuntzarik garrantzitsuena bere kupoaren definizioa izanez: “d) Euskal Herriak Estatuari egingo dion ekarpena, Estatuaren zama izanik Autonomia Erkidegoak bere gain hartzen ez dituenengatiko kontribuzio gisa, Lurraldeetariko bakoitzari dagozkien kupoez osatutako osoko kupo bat izango da.”}}
 
Hau da, kupoaren adigaiak Ogasunaren litezkeen diru sarreren ohikotik Estatuak bere gain hartu gabeko zamen gastuen ordainera jo izan du.
 
Aipatu oinarri horien gainean, 1980ko azken hilabeteetan Ekonomia Itunari buruzko negoziazioaren azken fasean sartuz, 1980ko abenduaren 29an azken akordioa ezarri zen, nahiz eta bere azken onarpena, garai hartan ziren arazo politikoek eraginda (Adolfo Suarezen kargu uztea, 23-F, …) 1981eko maiatzera arte gauzatu ez zen, horretan artikulu bakarreko Legean onetsia izan zelarik (maiatzaren 13ko 12/1981 Legea) [1].<ref>[http://www.boe.es/boe/dias/1981/05/28/pdfs/A11677-11687.pdf 12/1981 Legea]</ref>.
195. lerroa:
{{wikitu|atal}}
==== 1981eko ekonomi itunaren ezaugarri nagusiak ====
[[FileFitxategi:Cupo concertado. 1981-2015.jpg|thumb|Kupoak 1981-2015.<small>(Miles de euros).</small>]]
 
Ekonomia Ituna, bere edukiarengan inolako emendakinik egitea ahalbidetzen ez duen artikulu bakarreko [[lege]] baten bitartez onartu zen, parte hartzaileen artean aldez aurretik ados jarri ondoren eta beraz ez dago onartu edo onartu gabe uztea besterik, nazioarteko hitzarmenetako ohiko tramiteetan izaten den bezala emendakinik egiterik ez dela. Horrela, Itunaren Legeko artikuluren bat aipatzen denean hitzarmenaren artikulua dela jotzen da, eta ez Legearena, bakarra besterik ez duelako. 1981eko Itunaren testua bi funtsezko ataletan antolatzen zen: zergei zegokion atala eta kupoari zegokiona alegia. Egituratze hori aldez aurretik [[Arabako Ituna|Arabako Itunean]] izandakoaren eratorpen logikoa izan zen. 1981ean onartutako testuak, bere 1. Artikuluan, iraupena, hogei urtetakoa, ezartzera zetorren. Indarreangotasun hori ez zen desegokia, zeren 1976an Arabarekin hitzartutako 25 urteekin bat zetorren eta ondorioz 1925ean ezarritako ohiko erritmoari, 25 urtetako indarreangotasunari alegia, eutsi egiten zitzaion. Legearen edukia atalburu bitan banatu zen:
* bata oinarri orokorrei eta zerga arloari berari eskainia
* bigarrena Kupoari buruzkoa (finantza atala).
 
Lehenengo atalburuan arau nagusiak, Estatuaren eta Euskal Herriaren arteko eskumenen banaketa eta hitzartutako zergen arauketa.
219. lerroa:
==== Euskal Herrian hitzartutako Kupoak. 1981-2008 ====
 
Izatez, 1996an kupoa gutxieneko mailetara jaitsi zen eta horren ondorioz, maila horiek gora egin zezaten, zerga berriak hitzartzeko Ekonomia Itunean erreforma bat egin beharra izan zen (hidrokarburoak, alkoholdun edariak).
 
Ikus daitekeen bezala, Itunaren erapidetzak bere edukiari dagokionez nolabaiteko aldaketak jasan izan ditu eta, oro har, zabaltasun handiago bat eman dio, zabaltasun handiago horregatik hasierako negoziatzaileentzako erabat ezezaguna izan zen esparru europarraren garapenari dagozkion arazoak ere izan dituen arren. Horrek guztiak, Foru Aldundiek bideratutako aplikazio zehatzarekiko, eta ez hainbeste erapideari berari dagokionari buruzkoan, auziak eta eztabaida ugari ekarri izan dituela ikusterik izan dugu.
229. lerroa:
==== 2002ko Ekonomia Itunaren eraberritzea eta 2007ko bere erreforma ====
 
2001eko udan abiatutako prozesu negoziatzaile korapilatsu baten ondoren, eta bere garaian Kupoaren Bitariko Batzordean adostasunik egon ez zelako, 2001eko abenduaren 27ko Legearen bitartezko Estatuaren aldibakarreko luzapena izanik, Bitariko Batzordeak akordioa 2002ko martxoaren 6an lortu zuen, gerora maiatzaren 23ko 12/2002 Legean gauzatuko zena<ref>http://www.boe.es/aeboe/consultas/bases_datos/doc.php?id=BOE-A-2002-9968</ref>.
 
Lege horrek, artikulu bakarrekoa, aurretiko testuekiko berrikuntza nabarmenak ekarri zituen. Zioen adierazpenean Itunaren eskubide historikori buruzko izaera azpimarratzen zen, foru araugintzarekiko ahalmena zabalduz eta Estatuaren eta Autonomia Erkidegoaren arteko finantza fluxuak arautzeko beharrizana agertuz, baina guztietatik elementurik garrantzitsuena zalantzarik gabe Ituna mugarik gabe ezartzearekikoa izan zen. 1886an jada horrela izan zen, baina berrikuntza jakin batzuk izan aurretiko hilabeteetan tirabira une jakin batzuk sorrarazi zituzten iraungitze-epeak ezarri ziren. Horrela, akordioa mugarik gabekoa da nahiz eta Ekonomia Itunerako [lehenago Kuporakoa zena] Bitariko Batzordean adostasunezko aldaketabideak dituen. Planteamendu hori izan zen erapidetzaren hasieratik Aldundiak tinko eutsi zioten gaietariko bat, Itunaren elementu kontingentea baino ez zela aldatzen (hitzartutako zergak eta kupoa), eta ez akordioa bere izaera horretan, ulertzen baitzuten.