Europako Ekonomia eta Diru Batasuna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
9. lerroa:
|}
]]
'''Europako Ekonomia eta Diru Batasuna''' [[Europar Batasuna|Europar Batasunerako]] [[diru]] bakar bat sortzea aurreikusi, eta horretarako egin beharreko urratsak ezarri zituzten Europar Batasuneko hitzarmenei (batez ere [[Maastrichteko Ituna]]) ematen zaien izen orokorra da.
 
Europako Ekonomia eta Diru Batasunaren sorkuntza da Europar Batasuneko zeregin funtsezkoenetako bat. Egin beharreko urratsen datak Europar Batasunak bizi izan zuen krisiaren ondorioz aldatu ziren, ordea. Maastrichteko Itunak, diru bateratuan parte hartzeko, bateratze-baldintza ekonomiko batzuk ezarri zituen. Kontuan izan behar da Europar Batasuna osatzen duten herrialdeen artean ekonomia-alde nabarmenak daudela, eta diru-batasun bat sortzeko ezinbesteko baldintza dela ekonomien bateratzea. Bateratze-baldintzek Ekonomia eta Diru Batasunean parte hartuko zuten ekonomia desberdinen bateratze nominala (adierazle jakin batzuei buruzkoa) lortzea zuten helburua.
 
Hauek dira Maastrichten ezarri ziren baldintzak:
* [[Kontsumorako Prezioen Indize]]aren arabera neurtutako [[inflazio]]-tasa harmonizatua, ez izatea prezio-igoera txikieneko hiru herrialdeen tasa baino ehuneko 1,5 puntu handiagoa.
* Epe luzerako batez besteko [[interes]]a ez izatea inflazio-tasa txikienak dituzten hiru herrialdeen interes-tasen batez bestekoa baino ehuneko bi puntu handiagoa.