Estraperloaren eskandalua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Estraperloaren eskandalua''' [[Espainiako Bigarren Errepublika]]n gertatutako eskandalu politikoa izan zen, [[Donostia]]<nowiki/>ko ''Straperlo'' markako erruleta elektrikoaren jokoaren inguruan piztu zena. Eragin zuen eskandaluak Espainiako errepublikako gobernu eskuindarra eraitsi zuen eta, ondorioz, hauteskunde berriak izan ziren 1936ko otsailean.
 
[[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibil]] ostean, Espainiako estatuak kontrolatutako produktuen legez kanpoko merkatua izendatzeko erabili zen [[estraperlo]] hitza.
 
== Gertaerak ==
Espainiako II. Errepublikaren garai liskartsuan, Strauss, Perel eta Lowann enpresari herbeheretarrek erruleta berri bat diseinatu, saldu eta haiek eman bide zioten izena, besterik ere proposatu izan den arren: Strauss eta Perlowitz bi negozio-gizonek jarri ziotela izena. Beraz, horiek sustatu zuten negozioa. Botoi batek kontrolatzen zuen erruleta eta nahi zen emaitza lor zitekeen.
 
Strauss, Perel eta Lowannek -azken hau Straussen emaztea zen- [[Donostiako udaletxea|Donostiako Kasinoan]] aipatutako erruleta ezartzea nahi zuten eta horretarako, 1934an, gobernuko hainbat goi-kargu sobornatu zituzten. Tartean zen Aurelio Lerroux, [[Alejandro Lerroux]] Alderdi Erradikaleko buru zenaren iloba, eta [[Rafael Salazar Alonso]], alderdi berekoa eta barne-ministroa 1932tik. Garai hartan, Alderdi Erradikala [[José María Gil-Robles]]en [[Confederación Española de Derechas Autónomas|CEDArekin]] batera zegoen gobernuan.
 
Salazar Alonsok urrezko erloju bat eta orduko 100.000 pezeta onartu zituen eroskeriaren ordainetan (egungo 50.000 € inguru); Eduardo Benzo barne-gaietako idazkariak eta José Valdivia segurtasuneko idazkari nagusiak 50.000 pezeta bana jaso zituzten. Aldiz, era horretan, erruletarako baimena eman arren, gutxi iritzita polizia-sarekada bat agindu zuten Donostiako Kasinoan. Iruzurra azaleratu zenean, jokoa debekatu egin zuten. [[Mallorca]]ko Formentor hotelean ere martxan zegoen eta han ere itxi beharrean izan ziren.