Eskoto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎top: clean up using AWB
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Beste erabilpenak|irlandar jatorriko Eskoziako etnia gaelikoari|eskoziar filosofoa|Joan Duns Eskoto}}
 
'''Eskoto'''<ref>{{Erreferentzia|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data=2015-1-30|izenburua=174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak|url=http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0174.pdf|orrialdea=5}}</ref> ({{lang-la|scoti}}) IV. mendetik aurrera [[zelta]] kulturako [[gaelikoak|gael]] herriari [[Erromatar Inperioa|erromatar]] idazleek emandako [[izen]]a da. Ez dago batere garbi hitz honen esanahia, baina dirudienez "lapurrak" edo "legez kanpokoak" esan nahi du. Erromatar [[Britania]] erasotzen zuten gerlari gaelikoei deitzeko erabiltzen zuten, baina pixkanaka-pixkanaka latinez idazten zuten idazleak hitz hau herri gaeliko osoa izendatzeko erabiltzen hasi ziren. Gaelak jatorriz [[Irlanda]]koak zirenez, uharte hari ''Scotia ''deitzen hasi ziren (lehenago erromatarrek ''Hibernia'' izena erabiltzen zuten).
 
Gaelak V. mendean Fergus Mòr Mac Earca erregea buru zutelarik [[Eskozia]]n kokatzen hasi ziren (orduan [[Kaledonia]] deitua). Eskotoek [[Hebridak|Hebrida uharteak]] eta Eskoziako mendebaldea erasotu zituzten eta gaur egun [[Argyll eta Bute|Argyll]]-go eskualdea den lurraldean erresuma bat ezarri zuten, [[Dál Riata]] izenez ezagutu zena.
 
Hala, pixkanaka pixkanaka antzinako Caledonia hura ere ''Scotia'' izenez ezaguna izaten hasiko da, batzuetan nahasketa haundia sortuz: [[Isidoro Sibiliakoa|Isidoro Sevillakoak]] (560 - 636) gaur egungo Irlanda eta Eskozia herrialde bera zirela idatzi zuen. Aurrerago, bere jaioterriaren inguruan zalantzarik egon ez zedin, [[Karlomagno]]ren gorteko filosofo garrantzitsuenetako batek bere izena ''[[Johannes Scotus Eriugena]]'' zela idatzi zuen, hots, "Irlandan jaiotako Joan irlandarra" (815-877). Beranduago, gaelen berezko sorlekua ''Scotia Major'' izenez ezaguna izaten hasi zen eta gaur egungo Eskozia berriz ''Scotia Minor''. Are gehiago, 978 eta 1014 urteen bitartean [[Brian Boru]] [[Irlandako Errege Nagusia]] izan zela adierazteko, [[Armagh-eko Liburua]]k ''"Imperator Scottorum"'' esaldia erabili zuen. ''Irlanda ''izena soilik [[anglo-normandar]] inbasioa eta gero (1169) hasiko zitzaion gailentzen ''Scotia Major'' izendapenari, handik aurrerantzean izen osoarekin gaur egungo Eskozia geratu zelarik. Hortik aurrera, beste gaizki ulertze bat sortuko zen: Izatez irlandarra zena eskoziartzat jotzea.<ref>[http://history-ireland.blogspot.com.es/2013_08_01_archive.html Scot means Irish], ''Irish History in a compendiary fomat (blogspot)''</ref> Bestalde, [[Eskoziako gaelera]]z lurralde honen izena orduan zein orain ''Alba'' izan da, gainerako hizkuntza [[zelta hizkuntzak|zeltiarretan]] bretoieraz salbu antzeko hitza erabili delarik.
 
844. urtean, Dál Riata-ko errege zen [[Kenneth MacAlpin]] [[pikto]]en tribuarekin aliatu zen [[Norvegia]]ko [[bikingo|vikingoen]] erasoengandik defendatzeko eta hala eskoziar lurraldearen batasuna eraikitzen hasi zen. XI. mende amaierarako piktoak jada erabat gaelizatuak zeuden eta honek gaur egungo herrialdeari apurka apurka bere<nowiki> </nowiki>izena ematea ekarriko zuen Beste tribu irlandar batzuk lurralde haietatik kanporatu egin zituzten, errebeldeak eta gerlariak ziren aitzakiarekin.
 
Garai batean Eskotoak [[Irlanda]], [[Eskozia]] eta [[Man|Man uhartean]] kokatutako talde etno-linguistikoa izendatzeko erabili bazen ere, gaur egun '''gaeliko''' edo '''gael''' hitza erabiltzen da. Kaledonia inbaditu zutenean, beren hizkuntza [[aitzinirlandera]] zen. Ondoren, handik [[irlandera zaharra]] eratorriko zelarik.