Elektrostatika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ortografiko eta gramatikalak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
[[Tales Miletokoa]] (K.a. 635-545) greziar filosofoak katu-larruz igurtzi zuen anbar-erretxina zati bat eta luma zatiak erakarri zituen. [[Anbar]]rari ''elektron'' ([[elektroi]]) esaten zioten [[antzinako greziera]]z. Horregatik fenómeno horri [[elektrizitate]]a esaten zaio.
 
[[William Gilbert]]ek (1544-1603) [[Ingalaterrako Erresuma]]ko erreginaren medikuak, hainbat ikerketa egin zituen eta fenomeno elektrikoak [[marruskadura]]ren eraginez sortzen zirela ondorioztatu zuen. Material elektrikoak eta ez-elektrikoak bereizteko sailkapen bat egin zuen. Zenbait tresna asmatu zuen eta fabrikatu zituen gorputzak elektrikoak ziren ala ez jakiteko.
 
[[Charles François de Cisternay du Fay]] (1698-1739) frantses botanikariak zenbait objektu hainbat ehunez igurtzi zituen. Objektuak bi eratan elektrizatzen zirela ikusi zuen: anbarra larruz edo [[artile]]z igurztean bezala batzuk; eta [[beira]] [[zeta]]z igurtzean bezala, beste batzuk. Anbarra bezala elektrizatzen ziren bi objektu edo beira bezala elektrizatzen ziren bi objektu gerturatzean, objektuek elkar aldarazten zuten. Baina anbarra bezala elektrizatzen zen objektu bat eta beira bezala elektrizatzen zen beste bat gerturatzean, elkari erakartzen zioten.