Drottningholmgo jauregia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
16. lerroa:
 
== Historia ==
''Drottningholm'' izenak "erreginaren uhartea" esan nahi du, izan ere jauregia eraiki baitzuen bertan [[Joanes III.a Suediakoa]]k bere emaztearentzat. 1580an altxatu zen jauregia eta Willem Boy arkitektoak pizkundeko estiloan diseinatu zuen.
 
1661 urtean Hedwig Eleonora erreginak erosi zuen baina urte horretan bertan sute batek erre zuen. Erreginak orduan [[Nicodemus Tessin Zaharra]]ri jauregi berria diseinatzeko enkargua egin zion eta hau hil zenean bere [[Nicodemus Tessin Gaztea|semeak]] bukatu zuen. Garai hartan, [[Westfaliako Bakea]] gertatu berria zen eta Suedia herrialde boteretsua bihurtu zenez jaureg ikusgarri bat eraiki beharra ikusi zuen Hedwig Eleonora erreginak. [[Karlos XI.a Suediakoa|Karlos XI.a]] eta [[Karlos XII.a Suediakoa|Karlos XII.aren]] erregealdietan sarritan ehizaleku gisa erabili izan zen eta sarritan bildu izan zen Gortea bertan. Hedwig Eleonora 1715ean hil zen. 1762an antzokia erre zen eta Luisa Ulrika erreginak aberastasunaren adierazgarria izango zen berri bat eraiki arazi zuen.
25. lerroa:
 
== Jauregia ==
Esan bezala jauregiak hainbat berrizte lan izan ditu lau mendeetan zehar eta itxura aldatuz joan da. Jauregiaren atalik aipagarrienak eliza, antzokia eta pabiloi txinatarra dira.
* Eliza: [[Nicodemus Tessin Zaharra]]k diseinatu eta honen semeak bukatu zuen 1746ko maiatzean. Organoa 1730 urtekoa da. Gaur egun Lovön uharteko parrokia da.
* Antzokia: Hau ere Tessindarrek egina da eta 1766an ireki zituen ateak. Udaro opera jaialdia egiten da bertan.