Crohn gaitza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
28. lerroa:
 
== Anatomia patologikoa ==
Digestio-aparatuaren edozein zati kaltetu daiteke, [[aho]]tik hasi eta uzkiraino, arruntena amaierako ileona, [[kolon (anatomia)|kolona]] edo biak mintzea delarik. Transmurala eta etena da, hau da, hestearen horma osoa hartzen du eta zati gaixoak zati osasuntsuekin tartekatzen dira.
 
Makroskopikoki ultzera aftoso, granuloma, fistula eta artekak nabarmentzen dira, hesteek pareta harriztatu itxura hartzen dutelarik.
36. lerroa:
 
== Konplikazioak ==
Konplikazio ohikoenak [[heste-butxadura]] ([[edema]] edo [[fibrosi]]agatik), uzki inguruko lesioak, [[fistula]] eta [[abszesu]]ak dira.
 
Fistula mota desberdinak daude: heste-hestea, heste-gernu-maskuria, heste-bagina, heste-larruazale, heste-ehun bigunetara; askotan abszesuak sortzen direlarik. [[Ultzeradun kolitis]]ean ez bezala heste-zulaketa eta megakolon toxikoa oso arraroak dira.
 
Bestela behazun-gatzen xurgapen txarrak kolesterolez osaturiko behazun harriak edota oxalatozko giltzurrun-harriak sor ditzake.
 
Beste konplikazio batzuk hesteetako gaixotasun gaiztoak eta [[amiloidosi]]a lirateke. Crohn-en gaixotasuna duten pertsonek [[minbizi]]a pairatzeko arrisku handiagoa dute pertsona osasuntsuek baino. Arrisku faktoreak ultzeradun kolitis-erako berberak dira, fistula eta ebakuntzekin batera.
58. lerroa:
 
== Diagnostikoa ==
* [[Proba analitiko]]ak: leukozitosia, aldi akutuko erreaktanteen igoera, plaketen igoera eta hemoglobinaren jaitsiera aurki ditzakegu besteak beste.
 
* Bariodun [[erradiologia]] gaixotasunaren hedadura eta honekin agertzen diren lesioak definitzeko oso lagungarria da. Hala ere bere erabilera kontraindikatuta legoke aldi akutu eta megakolon toxikoan.
 
* [[Endoskopia]]: [[Kolonoskopia]] diagnostikorako daukagun metodo sentikor eta espezifikoena da.
 
== Diagnostiko bereizlea ==