Txikipedia:Gaztelania: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
6. lerroa:
Mundu osoan, 442 milioi lagunen lehen hizkuntza da, gutxi gorabehera; hori dela eta, munduko hizkuntza guztien artetik, hiztun gehien duen bigarrena da, [[Txikipedia:Txinera|txineraren]] ondoren. Gaur egun, [[Txikipedia:Ingeles hizkuntza|ingelesarekin]] batera, munduan gehien ikasten den atzerri-hizkuntza da (uste da mundu osoan 22 milioi lagun ari direla espainiera ikasten).
==Historia==
Mendebaldeko [[Txikipedia:Erromatar Inperioa|Erromatar Inperioa]] amaitu zenean, latina poliki-poliki aldatzen joan zen leku guztietan; momentu batetik aurrera, desberdintasun gero eta handiago horien ondorioz, beste hizkuntza batzuk sortu ziren, latina hitz egiten zen lurraldeetan. [[Txikipedia:Iberiar penintsula|Iberiar penintsulan]], latinean oinarritutako hizkuntza batzuk sortu ziren; haietako bat da gaztelania, Gaztelan sortu zena, hain zuzen, gaur egungo espainieraren sorburua.
 
Filologoen arabera, gaztelania Gaztelako iparraldean sortu zen, Kantabria eta Burgos artean, beharbada [[Euskara|euskararen]] beraren eragin batzuekin. Iritsi zaizkigun lehen gaztelaniazko testu idatziak IX. mendekoak dira: [[Valpuestako kartularioak]]. Leku askotan esaten da oraindik X. edo XI. mendeko [[Donemiliagako glosak]] direla gaztelaniaz idatzitako lehen testuak, baina ez da egia: testu horretako hizkuntza erromanikoa ez da gaztelania, nafar-aragoiera baizik seguruenik.
 
Geroago, [[Alfontso X.a Gaztelakoa|Alfontso X.a Gaztelako]] erregearekin, kultura-hizkuntza bihurtzen hasi zen; testu garrantzitsuak latinez idazten ziren oraindik, baina gaztelania gero eta gehiago hasi zen erabiltzen [[Txikipedia:Literatura|literaturan]] eta gortean. Hortik aurrera, [[Txikipedia:Erdi Aroa|Erdi Aroko]] azken mendeetan, gaztelania penintsularen [[Txikipedia:Hegoalde|hegoalderantz]] zabaldu zen, [[Txikipedia:Kristautasun|kristau]] erreinuek [[Txikipedia:Musulman|musulmanen]] esku zeuden lurraldeak konkistatu ahala.