Ballet: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{Vikidia\|.*\}\} +)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
 
 
[[Fitxategi:Snowdance.jpg|thumb|250px|[[Piotr Ilitx Txaikovski|Txaikovskiren]] ''Intxaur hauskailua''.]]
'''Balleta''' [[dantza]] mota arautu bat da, [[Pizkundea|Pizkunde]] garaian [[Italia]]ko gorteetan sortua eta gerora [[Frantzia]]n eta [[Errusia]]n garatua. Dantzaren goi mailako forma tekniko bat da eta berezko hiztegia du. Eragin handia izan du dantza orokorrean eta ballet-eskoletan irakasten da mundu osoan.
14 ⟶ 12 lerroa:
=== Balleta Frantzian ===
 
Gorte italiarretako ballet haiek Frantziara hedatu eta bertan garatuak izan ziren. Ordudanik eragin frantsesa nagusi izan zen balletean medeetan zehar.
 
[[Katalina Medicis]], [[Florentzia]]koa, [[Henrike II.a Frantziakoa]]rekin ezkondu zen eta berarekin ikuskizun haietan adituak ziren artista italiarrak eraman zituen. Horrela, [[1581]]ean ''Erreginaren ballet komikoa'' ekoitzi zuen. Hori da ezagutzen den lehenengo ballet-lana. [[Paris]]en antzeztu zen eta haren partitura batek osorik iraun du gaur arte. Baldassarino de Belgiojoso edo [[Balthazar de Beaujoyeux]]-ek (Frantzian hartu zuen izena) prestatu zuen eta dantzari amateurrek dantzatu zuten errege-familiaren aurrean.