«Endozitosi»: berrikuspenen arteko aldeak

5.366 bytes added ,  Duela 2 urte
Artikuluaren garapena
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb))
(Artikuluaren garapena)
'''Endozitosi''' (grekotik: ἐνδο barruan; κύτος zelula eta -ō-sis prozesua)<ref>{{Erreferentzia|izenburua=ENDOCITOSIS, radicación|url=http://etimologias.dechile.net/?endocitosis|aldizkaria=etimologias.dechile.net|sartze-data=2019-01-31}}</ref>, zelulak kanpoko substantziak ([[Makromolekula|makromolekulak]], kanpo partikulak edo zelulak) barneratzeko duen mekanismo multzoari deritzo. Prozesuan barneratutako substantziak [[Zelula mintz|mintz plasmatiko]] zati batez inguratua geratzen dira eta hau inbaginatuz, [[besikula]] moduan garraiatzen dira zelulan zehar. Bi prozesu nagusi barnebiltzen ditu '''endozitosiak:''' [[Pinozitosi|Pinozitosia]], likidoak, disolbaturiko substantziak eta makromolekulak barneratzeko prozesua eta [[Fagozitosi|fagozitosia]], substantzia solidoak: partikula arrotzak edo zelula hilak barneratzeko prozesua (organismo zelulanitzetan). Organismo zelulanitzetan, fagozitosia, zenbait zelula espezializatuk soilik burutu dezake. Hortaz, endozitosiaren bidez, zelulak ingurunetik behar dituen substantzien barneraketa burutzen du, zuzenean erabiltzeko edo prozesatzeko. Horrez gain, endozitosiak mintzaren berriztapenean laguntzen du, exozitosian sortutako mintzaren soberakina orekatuz.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Peter|abizena=Walter|izenburua=Transport into the Cell from the Plasma Membrane: Endocytosis|hizkuntza=en|abizena2=Roberts|abizena3=Raff|abizena4=Lewis|abizena5=Johnson|abizena6=Alberts|izena2=Keith|izena3=Martin|izena4=Julian|izena5=Alexander|izena6=Bruce|data=2002|url=https://www.ncbi.nlm.nih.gov/books/NBK26870/|aldizkaria=Molecular Biology of the Cell. 4th edition|sartze-data=2018-12-14}}</ref>
[[Fitxategi:Endocytosis types.svg|thumb|430px|Endozitosi mota desberdinak.]]
'''Endozitosia''' [[zelula]]k [[zelula mintz]]aren inbaginazio bidez [[molekula]] handiak barneratzeko prozesu zelularrari esaten zaio. Zelula mintza inbaginatzean, barnean partikuladun besikula bat sortuko da eta ondoren, zelula mintzetik askatuko da partikula [[zitoplasma]]n aske geldituz.
 
Zelulak partikulak endozitatzen dituenean [[fagozitosi]] izena ematen zaio eta [[likido]]a bada zelulara barneratzen dena, [[pinozitosi]]a. Pinozitosiak ausaz inguruan duena harrapatzen duen moduan, hartzaile bidezko endozitosia oso selektiboa da.
 
'''Endozitosi''' terminoa Chrisitian deDuve-k erabili zuen lehenengo aldiz 1963an bi prozesuak deskribatzeko.<ref>{{Erreferentzia|izena=Geoffrey M.|abizena=Cooper|izenburua=Endocytosis|hizkuntza=en|data=2000|url=https://www.ncbi.nlm.nih.gov/books/NBK9831/|aldizkaria=The Cell: A Molecular Approach. 2nd edition|sartze-data=2018-12-14}}</ref>
Endozitosiaren aurkako prozesua [[exozitosi]]a da. Bai endozitosia eta bai exozitosia, zelulak erregulatutako prozesuak dira zelula mintza konstante mantentzeko helburuarekin.
 
<br />
Zelularen ongizaterako beharrezkoak diren funtzio askotan ezinbestekoa da endozitosia. Hauen artean daude: [[janari|elikagaien]] xurgapena, zelula atxikidura eta migrazioa, patogenoen sarrera, zelularen polartasuna, [[mitosi]]a, hazkuntza, desberdintzapena eta [[sendagai]]en xurgapena besteak beste.
== Ikus, gainera ==
{{commonskat}}
 
== Fagozitosia ==
* [[Fagozitosi]]a
Fagozitosia, zelulak kanpoko substantzia solidoak barneratzeko darabilen prozesuari deritzo. Substantzia solido hauek, bakterioak, zelula hilak edo funtzionamendu desegokia duten zelulak izan daitezke. Fagozitosia, zenbait [[Protozoo|protozook]] (elikatzeko) eta ugaztunetan, [[Makrofago|makrofagoek]], [[Neutrofilo|neutrofiloek]] eta [[Zelula dendritiko|zelula dentritikoek]] burutzen dute (defentsarako batez ere). Fagozitatu beharreko partikula [[Zelula mintz|zelularen mintzean]] dauden hartzaile espezifikoekin lotzean, [[Aktina|aktinazko piruen]] berrantolaketa eragiten du, zelularen [[Zitoplasma|zitoplasmaren]] luzapena eraginez zenbait puntutan. Horrela, bi luzakin edo [[Pseudopodo|pseudopodok]] partikula inguratzen dute, pseudopodoek bat egin arte; tamaina oso aldakorra (0,25μm-tik zelula beraren tamainararte) izan dezakeen besikula bat sortzen da, [[fagosoma]]. Fagosomak lisosomekin fusionatzen dira [[fagolisosoma]] bihurtzeko; bertan hidrolasa azidoen eraginez fagozitatutako materiala digerituko da. Besikula batzuk zelularen mintzera bueltatuko dira proteina hartzaileen berrerabilpenerako. Zelula apoptotikoen mintzean metatzen den [[Fosfatidilserina|fosfatidilserinak]] eta [[Antigeno|antigenoen]] aurka lotutako [[Antigorputz|antigorputzek]] induzitzen dute fagozitosia, besteak beste.<ref name=":0" />
* [[Pinozitosi]]a
[[Fitxategi:FAGOCITOSI_BY_RAFF.gif|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:FAGOCITOSI_BY_RAFF.gif|thumb|Fagozitosi prozesua]]
* [[Exozitosi]]a
<br />
 
== Pinozitosia ==
[[Pinozitosi|Pinozitosia]], fagozitosia ez bezala, zelula eukariotiko mota guztietan ematen den prozesua da. Nagusiki ingurunean dauden likidoak eta makromolekulak barneratzen dira 100 nm-ko besikuletan. Pinozitosia etengabe gertatzen ari den prozesua da, horrela makrofago batek ordu batean bere bolumen totalaren %25a barneratzen du eta minuturo mintzaren %3a galtzen du, ordu batean %100era iritsiz (exozitosiak mintz-galera hauek orekatzen ditu).<ref name=":0" />
 
=== Klatrinaz inguratutako besikulen bidezkoa ===
Prozesu hau klatrinaz estalitako sakonguneetan gertatzen da (mintzaren %2a osatzen dute gutxi gorabehera). Sakongune hauetan hartzaile espezifikoak daude, molekula espezifikoak ezagutuko dituztenak. Molekula zehatz bati loturiko hartzaileen kontzentrazioa nahikoa denean, transmintz proteina hartzaileen alde zitosolikoan txertatu den adaptina molekulak, klatrinaren mihiztapena eragingo du eta besikularen eraketa hots, mintzaren estutzea edo inbaginazioa gertatuko da. Inguruko likidoa barneratu duen besikula, mintzetik banatuko da dinamina proteinaren laguntzaz.Horrela, klatrinarekin gaineztatutako besikula bat sortuko da. Zitosolean, klatrinazko sarea desantolatu egingo da eta besikula endosoma goiztiarrekin fusionatuko da ondoren. Hartzaile bidezko endozitosi ere deitzen zaio bide honi.<ref name=":0" />
 
=== Kabeolinarekin gaineztatutako besikulen bidezko endozitosia ===
[[Kabeolina|Kabeolinarekin]] gaineztatutako besikulak, klatrinaz inguratutakoak bezala, mintz plasmatikoaren leku zehatzetan sortzen dira, kasu honetan, [[Baltsa lipidiko|baltsa lipidikoetan]], hau da, [[Kolesterol|kolesteroletan]], [[Glikoesfingolipido|glikoesfingolipidotan]] eta proteinetan aberatsak diren mintz plasmatikoaren gune berezietan. Gune hauetan, mintzaren inbaginazioa gertatzen da kabeolinarekin gaineztatutako besikula bat eratu arte, [[kabeola]] deritzona (50-80 nm); besikula hauek endosoma goiztiarrera garraiatuko dira.<ref>{{Erreferentzia|url=https://repositorio.uam.es/bitstream/handle/10486/660467/garcia_sanchez_elena.pdf?sequence=1|aldizkaria=repositorio.uam.es|sartze-data=2018-12-14}}</ref>
 
==== Makropinozitosia ====
[[Makropinozitosi|Makropinozitosian]], molekulak ez-selektiboki barneratzen dira besikula handietan (150-500 nm-ko diametroa), kanpo faktoreek (hazkuntza faktoreak adibidez) eraginda. [[Aktinazko mikropiru|Aktinazko mikropiruen]] berrantolaketak, luzakin zitoplasmatiko bat eragiten du, kanpoko molekulak inguratzen dituena. Luzakin hau mintz plasmatikoarekin berriro batzean, [[makropinosoma]] izeneko besikula eratzen da. Hau, zelulako endosoma goiztiar batekin fusionatuko da. Makropinozitosia mintzaren berriztapenean eta dinamikan laguntzen duen prozesua da ere, mintz gune handiak mugiaraziz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=La célula. 5. Tráfico vesicular. Endocitosis. Atlas de Histología Vegetal y Animal|url=https://mmegias.webs.uvigo.es/5-celulas/5-endocitosis.php|aldizkaria=mmegias.webs.uvigo.es|sartze-data=2018-12-14}}</ref>
<br />
 
== Erreferentziak ==
<references />
[[Kategoria:Prozesu zelularrak]]
 
10

edits