Antoni Gaudí: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-borobil +biribil)
59. lerroa:
[[Bellesguard]] dorreak ([[1900]]-[[1909]]), adreiluz eta harriz egina, horizontala baino proiekzio bertikalagoa du, Gaudirengan hain tipikoa den lau besoko gurutzearekin koroatutako dorre tronkokoniko batez lagundua. [[Domènech Sugranyes]]ek margoturiko mosaikoek eta burdin forjatuak fantasia kutsua ematen diote eraikinari.
 
[[Güell Parkea]]k ([[1900]]-[[1914]]), hasiera batean, kategoria handiko urbanizazio bat izan behar zuen, lorategi erraldoi batean sakabanatutako 86 bat etxerekin eta [[Bartzelona]] hiriko ikuspegi panoramikoarekin, baina porrot komertzial bat izan zen eta bi etxe baino ez ziren saldu. Parkearen diseinuan argi eta garbi ikusten da Gaudiren eskua. Labazko ibaiak diruditen forma uhinduak daude, eta zuhaitz edo estalaktita itxura duten kolomadun ibiltokiak. Azalera asko ''trencadís'' teknikarekin daude estalita, koloretako mosaiko moduan ipinitako kristal edo zeramika zatiak. Parkeko erdigunea enparantza huts handi batean datza, zeinaren hegala banku moduan erabil daitekeen eta 50 metroko suge baten moduan ondulatzen den. Banku hau [[Josep Maria Jujol]]en obra den ''trencadís'' teknikarekin estalita dago. Enparantza, hein batean, Ehun Kolomen Gelak sostengatzen du, leize bateko estalagmitak diruditen hogeita bost kolomaz osatuta. Sabaian, kolomen artean, hasieran kolomak jartzea erabaki zen tokietan apaindura borobilbiribil batzuk ikus daitezke (hasieran 100 koloma izan behar zuten). Toki honetaraino iristen dira parkeko sarrera nagusiko harmailak, [[sugandila]] baten eskulturaren inguruan simetrikoki ipinitako eskaileraz eginak, sugandila hau parkeko enblema bihurtu delarik. Parkeko sarrera nagusian estilo gauditar hutsean eginiko bi eraikin daude, kurba leuneko sabaiekin, apendize arraroekin eta apaindura geometrikoekin.
 
[[Batlló Etxe]]a ([[1904]]-[[1906]]), [[1877]]an [[Emili Sala Cortés]]ek eraikitako etxe konbentzional baten goitik beherako erreforma baten emaitza da.