Arte abstraktu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Geografia eta Historia}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Arte abstraktua''' mundu naturaleko gauzakiak irudikatzen ez dituen [[arte]]a da. Hortaz, [[kolore]]a eta itxura ez ditu modu figuratiboan erabiltzen. [[XX. mendea|XX. mende]] hasieran, ''abstraktu'' hitza arte mota zehatza adierazteko erabiltzen zen, batez ere [[kubismo]]a eta [[futurismo]]a, zeinetan agertzen ziren egiazko irudiak era sinpletuan ala bere jatorrizko formak azaletik irudikatuta.
 
Arte abstraktuak artelanaren alderdi kromatiko, formal eta estrukturalak nabarmentzen ditu eta beraiek indartuz hauen adierazkortasun-indarra agerian uzten du, betiere, modelo eta forma naturalak imitatu gura izan gabe.
 
Hortaz, esan daiteke arte abstraktuaren ikuspegitik adierazpide figuratiboaren ordez, ikus-lengoaia autonomoa sustatzen dela berezko adierazpen-esangura duena.
 
Ikus-lengoaia hau, alde batetik, [[kolore]]aren [[indar]]ra goretsiz [[arte abstraktu|abstrakzio lirikorantz]] abiatzen diren [[fauvismo]] eta [[espresionismo]]an errotzen da eta, bestetik, [[estrukturazio kubista]]n, hainbat abstrakzio geometriko eta eraikitze elementu sortzen dituena.
 
== Historia ==
 
Abstrakzioa artearen historiako mugarri nagusietako bat da, artearen kontzepzio eta ulermenean aldaketa sakona suposatu duelako.
 
[[XX. mendea]]ren hasiera arte, adierazpen artistiko orok helburu figuratiboa zuen, hau da, esanahi edo irudi bat eskaintzen zuen (gauzaki bat, [[paisaia]] bat, sentipenak…). Arte abstraktuak joera honekin amaitzen du eta irudikapena ikus hizkuntza autonomo bezala ulertzen du, berezko esanahia eta justifikazioa dituena.
 
Beste era batera esanda, tradizionalki artelan baten aurrean egin ohi zen galdera -''Zer esan nahi du?''- desagertu egin da, artelanaren justifikazioa oinarri estetikoen bidez bilatzea aski delarik. Artelan bat berez erakargarria izan daiteke, esanahi konkreturik ez badu ere.
21. lerroa:
 
== Abstrakzio geometrikoa ==
[[Fitxategi:Black Square.jpg|thumb|250px|righteskuinera|[[Kazimir Malevitx|Kasimir Malevitx]]: ''Lauki beltza hondo zuriaren gainean'' ([[1915]])]]
 
Abstraktismo geometrikoak ez ditu mundu errealeko gauzakiak irudikatzen, berezko izaera duten elementuak baizik. Objektibotasuna eta unibertsaltasuna lortzea du helburu eta horretarako elementu neutralak erabiltzen dira, gehienetan irudi geometrikoak, [[margolaritza|margolanari]] zurruntasuna eta prezisioa emanez eta sentsazioak eta espresioa ezabatuz, [[logika]]ren bidez egituratutako konposizioak lortzeko helburuarekin.
30. lerroa:
Izen hau [[Georges Mathieu]] margolariak eta Restany kritikoak asmatu zuten [[1945]]. urtean, inkontzientea eta berehalakotasuna erabiliaz zeinu eta formak sortzen dituen abstrakzioa deskribatzeko. ''[[Action painting|Action Painting]]'' delakoaren, surrealismoaren eta [[Vasili Kandinski]]ren harmonia erritmikoaren influentzia du estilo honek.
 
Berez, azken pintore honek egoki irudiztatzen du abstrakzio lirika deritzona. [[Vasili Kandinski]]k, [[1910]] eta [[1912]] bitartean, sentimenduz beteriko abstrakzioa erdietsi zuen eta bera lanetan bera partaide zeneko [[Der Blaue Reiter]] (''zaldun urdina'') izeneko talde espresionistaren adierazgarritasun irrikak islatzen dira.
 
Bestalde, garai bertsuan baina [[Frantzia]]n, [[Robert Delaunay]]k abstrakzio bideari ekiten dio ''Forma zirkularrak'' arte lanaren bidez. Margolari hau [[Michel Eugène Chevreul]] kimikariaren zirkulu kromatikoetako koloreei buruzko teorian oinarritzen da.
1912an Frank Kupka ildo beretik joan zen bere lanak ''Amorfa'', ''Bi koloreko ihesa'' eta ''Plano bertikal urdin eta gorriak'' (1913) jendaurrean ipiniz.
 
Soulages, Hartung, Wols, Byren eta Riopelle, besteak beste, mugimendu hau jarraitu zuten margolariak izan ziren.