Aro Modernoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{Vikidia\|.*\}\} +)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
 
{{beste erabilpenak|garai historikoari|kontzeptu filosofiko eta soziologikoa|Modernitatea}}
{{Historiako aroak}}
61 ⟶ 60 lerroa:
|[[Lisboa]]|| 30|| 100|| 165|| 180
|}
[[Antzinako Erregimena|Antzinako Erregimenean]], [[Europa]]ko gizarteen hilkortasuna altua zen oso. Izan ere, teknikaren aldetik oso garatua ez zegoen [[nekazaritza]]k osatzen zuen [[ekonomia]]ren oinarria. Klimaren gorabeherak eta garraio egitura kaskarrak zirela eta, nekazaritzak ezin zituen askotan biztanleriaren elikadura beharrak asebete. Umeen hilkortasun tasak dira nabarmentzekoak, hain dira eta altuak, umeen lehenengo urteetan batik bat. Hala ere, Antzinako Erregimenaren [[demografia]]ren ezaugarri behinena bat-bateko populazio krisialdia da: hilabete batzuetan hildakoen kopuruak gora egiten zuen izugarri. Horren ondorioz, halaber, [[migrazio]]ak areagotzen ziren eta ezkontzen zein jaiotzen kopurua murrizten zen.
 
[[Gerra]]k, goseteak eta izurriteak beldurgarriak ziren. Gerrek ere hildakoen kopurua igotzen zuten, batetik borrokan hiltzen zirenengatik noski, eta, bestetik, armadak nora joan eta han, ekonomia hankaz gora jartzen zuten eta gaixotasunak kutsatzen zituzten. [[Ogi]]a oinarrizko janaria izanda ([[patata]]k eta gisa horretako [[Kolondar trukaketa|elikagai berriagoak]] zabaldu arte denbora luzea igaro zen), eguraldi txarreko bolada batek ondorio lazgarriak ekar zitzatekeen. Baliteke gosete gogorrena [[Finlandia]]n [[1696]]-[[1697]] bitartean gertatzea. Populazioa ahulduta egoteak eta higiene ezak gaixotasunak ugaritzen zituzten.
109 ⟶ 108 lerroa:
Merkataritza [[kapitalismo]]a garatzerakoan, ekonomiaren gaineko lehenengo literatura agertu zen ([[Tomás de Mercado]], [[Sancho de Moncada]]). Dotrina zientifikoagoa izateko, [[François Quesnay]]-ren [[eskola fisiokratiko|fisiokraziak]] heldu behar izan zuen. Azkenik [[Adam Smith]] [[eskozia]]rrak [[ekonomia]]ri zientzia zigilua eman zion [[1776]]an ''Nazioen aberastasuna'' liburuarekin.
 
=== Klima ===
[[Fitxategi:Pieter Bruegel the Elder - Hunters in the Snow (Winter) - Google Art Project.jpg|thumb|''Ehiztariak elur gainean'', [[Pieter Bruegel Zaharra]], 1565.]]
{{sakontzeko|Izotz Aro Txikia}}
134 ⟶ 133 lerroa:
Artean aurrerapauso nabarmenak izan ziren, batik bat [[arkitektura]]n, [[margolaritza]]n eta [[eskulturagintza|eskulturan]]. Lehenengo arloan, K. o. [[I. mendea|I. mendeko]] [[Vitruvio|Vitrubio]] arkitektoaren izkribuak berreskuratu ziren, eta haiek ikasita, [[Filippo Brunelleschi]]k [[Florentzia|Fiorenzako]] [[San Lorenzo basilika (Florentzia)|basilikaren]] kupula eraiki zuen, Antzinako arkitektura eredu izango zuen aro berri bati hasiera emanik. Pizkundeko arkitekturaren gailurra [[Erroma]]ko [[San Petri basilika|San Petriren basilika]] izan zen, non, besteak beste, [[Donato Bramante|Bramantek]], [[Michelangelo]]k edo [[Rafael]]ek hartu zuten parte.
 
Margolaritzan perspektiba linearra sortu zen, zeinek margoei berebiziko errealismoa eman zien, aurreko lanen aurrean. Italiako pinturan [[Sandro Botticelli]], [[Donatello]], [[Rafael]] eta [[Tiziano]] nabarmendu ziren, eta [[Herbehereak|Herbehereetan]], bestalde, [[Hugo van der Goes]], [[Jan van Eyck]] eta [[Pieter Brueghel]]. Hainbat artista, [[Leonardo da Vinci]] eta [[Michelangelo]], berriz, arte mota gehienetan nabarmendu ziren, guztietan benetako maisuak bihurtuta.
 
Artearekin batera, pentsaera ere berritu zen, [[humanismo]]a sortuz. Erdi Aroko eskolastikak egileen arteko kontraesanak konpontzea zeukan ikasbide; humanistek, ordea, Antzinateko jatorrizko testuak ikasten zituzten, eta arrazoibide zein froga enpirikoen bitartez goraipatzen zituzten. [[Nikolas Makiavelo|Makiavelo]], [[Erasmo Rotterdamgoa|Erasmo]], [[Martin Luther]] eta [[Thomas More]] gisako pentsalariek antzinako filosofoak berreskuratu zituzten, batzuetan kritikatzeko ere. Honela, fenomeno naturalak azaltzeko ahaleginek bestelako norabidea hartu zuten, [[enpirismo|froga enpirikoetan]] oinarrituta, eta honek gaur egun ezagutzen dugun zientzia sortu zuen. Honela, [[Nikolas Koperniko|Kopernikok]] eta [[Galileo Galilei]]k berebiziko aurrerapausoak eman zituzten [[astronomia]]n, baina [[fisika]]n, [[biologia]]n edo [[anatomia]]n ere aurrerapenak nabarmenak izan ziren.
145 ⟶ 144 lerroa:
Dotrina honek hiru ardatz zituen: [[fede]]aren bitarteko justifikazioa, apaizgo unibertsala eta [[Biblia]]ren autoritate bakarra. Fedea azpimarratzean, [[Jainko]]arekin era zuzenean sartu behar zen harremanetan, Elizaren bitartekaritza eta egintza onen metaketa baztertuz. Hala, santuen bitartekaritza ere ez zen beharrezkoa, eta desagertu egin ziren protestantismoan. Jainkoari lanaren bitartez zerbitzatzeko kontzeptuak arrakasta handia lortu zuen [[Iparraldeko Europa|Europako iparraldeko]] merkatarien eta burgesen artean, apaizteriaren eta nobleziaren alferkeria begitan hartuak baitzituzten. Biblia (eta ez Elizaren historia) gida bakarra behar zuten kristauek bizitzarako. Gainera, norbera da gai Liburu Sakratua irakurtzeko eta interpretatzeko, bere kontzientziarekin bat eginez eta apaizen laguntza gabe.
 
Ideia hauek sua lasto lehorrean bezala hedatu ziren. [[Geneva]] hirian [[Joan Kalbin|Jean Calvinen]] ([[1509]]-[[1564]]) ideiek arrakasta itzela erdietsi zuten. Calvinek [[predestinazio]]a nabarmentzen zuen, hau da, Jainkoak nor salbatuko zuen jakitea ezinezkoa izanda, patua markatuta daukala gizakiak. Norbait salbaziorako bidean dagoela adierazten duten hainbat seinale daude, hala nola arrakasta pertsonala izatea.
 
[[Ingalaterra]]n [[Henrike VIII.a Ingalaterrakoa|Henrike VIII.a]] ere ([[1497]]-[[1547]]) Erromatik aldendu zen, bere burua [[Anglikanismo|Ingalaterrako Elizaren]] buru izendatuta, Nagusitasunaren Aktaren bitartez. Eliza katolikoaren egitura gorde zen, apezpikuak eta artzapezpikuak barne, eta hainbat dogmak ere bere horretan jarraitu zuen. Hala ere, [[monakotza|monako-ordenak]] desegin ziren eta haien lurrak eta ondasunak desjabetu.
160 ⟶ 159 lerroa:
Aro Modernoaren hastapenetako hazkunde ekonomikoaren ostean, [[XVII. mendea]]k atzeraldi ekonomikoa du bereizgarri. Egitura [[feudalismo|feudal]] sakonagoa eta antzinakoagoa izanda, [[Gaztela]]k, [[Portugal]]ek edo [[Frantzia]]k gehiago pairatu zuten krisia. [[Ingalaterra]]k edo [[Herbehereak|Herbehereek]], ordea, XVII. mendean ongi sartu arte ez zituzten lehendabiziko zantzuak sumatu.
 
[[Europa]]ko populazio hazkundea eten egin zen Europa osoan zehar gertatutako [[izurri|epidemiak]] eta [[gerra]]k zirela eta. Gainera, nekazaritza jarduera ekonomiko nagusia zeukaten lurraldeetan, eguraldiaren gorabeherek ere nekazaritza ekoizpenaren krisia eragin zuten, lurra lantzeko teknikak deus gutxi aldatu baitziren [[Erdi Aroa|Erdi Aroz]] geroztik. Gosetea etengabeko mehatxua izan zen. Konparazio baterako, Frantzian [[1629]] eta [[1710]] bitartean sei gosete handi zenbatzen dira. Krisialdiak merkataritza eta [[industria]]-ekoizpena ere eragin zituen: prezioen ezegonkortasunak garapen ekonomikoa uzkurtu zuen.
 
XVII. mendearen bigarren erditik aurrera, bi zutabe nagusi zituen ekonomia [[merkantilismo|merkantilista]] burutuko zen. Haietako lehenak dio [[Estatu]] baten aberastasuna honek duen [[metal preziatu]] kopuruaren arabera neurtzen dela. Bigarren zutabeak dio, beste aldetik, metal preziatu horiek eskuratzeko beste herrialdeekiko sal-erosketak bultzatu behar direla beti ere ordainketan balantza positiboa edukita. Gauzak horrela, Europako Estatu askok ekoizpen industriala garatzeko neurriak hartu zituzten: zerga-salbuespenak, lehentasunak lehengaien horniketan, etab. Neurri hauen xedea [[esportazio]]a sustatzea eta [[inportazio]]a murriztea zen. Itsasoz haratagoko merkataritzak garrantzi handia hartu zuen, eta monopolio pribatuen bidez bideratzen zen: Indietako Konpainiak, lehendabizi Herbehereetan sortuak.
181 ⟶ 180 lerroa:
 
=== Ingalaterrako iraultzak ===
[[Elisabet I.a Ingalaterrakoa|Elisabet I.a]] [[1603]]an hil zen seme-alabarik gabe. Tronua [[Eskozia]]ko [[Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa|Jakue VI.aari]]ri egokitu zitzaion, [[Enrike VIII.a Ingalaterrakoa|Enrike VIII.aaren]]ren birbiloba baitzen. Horrela, [[Ingalaterra]]k eta Eskoziak errege bakarra zuten, bereiz egon arren. Jakue I.aren ondorengoa [[Karlos I.a]] izan zen, eta arazoak izan zituen maiz [[Ingalaterrako Parlamentua]]rekin, nori zer zegokion, batik bat [[zerga]]k ezartzeko orduan. [[1629]]tik [[1640]]ra bitarte Parlamenturik gabe gobernatu zuen. [[1642]]an gatazkak [[Ingalaterrako Gerra Zibila]] piztu zuen.
[[Fitxategi:Oliver Cromwell by Samuel Cooper.jpg|thumb|eskuinera|Oliver Cromwell]]
Gerra Zibilak erregearen exekuzioa ekarri zuen [[1649]]an. Ingalaterran monarkia amaitu zen, eta ''Commonwealth'' zeritzon errepublika hasi. Karlos I.aren semea, [[Karlos II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa|Karlos II.a]], errege izendatu bazuten ere Eskozian, atzerrira joan behar izan zuen Ingalaterra inbaditzen saiatu eta Worcester-ko gudua galdu ondoren. [[1653]]an, [[Oliver Cromwell]] izeneko militar eta politikari nabarmenduak botereari atxiki eta ''Lord Protector'' izendatu zuen bere burua. [[1658]]an hil arte gobernatu zuen. Gero, [[Richard Cromwell|Richard]] semeari egokitu zitzaion gobernua, baina interes gutxi izanik halako gaietan, uko egin zion botereari. Burutzarik gabe, liskarrak zabaldu ziren, eta monarkia lehengoratzeko gogoa handitu zen. [[1660]]an, Karlos II.a Britainiara itzuli eta monarkia berrezarri zen.
200 ⟶ 199 lerroa:
[[Argien Garaia|Ilustrazioa]] ([[frantses]]ez: l''e Siècle des Lumières'', [[ingeles]]ez: ''Enlightment'', eta [[aleman]]ez: ''Aufklärung'') mugimendu intelektual nagusia izan zen Europan XVIII. mendean. Pentsamolde horretan, [[arrazoi]]a nabarmentzen da, autoritate eta zilegitasun iturri nagusia baita, eta zenbait ideia garatu ziren, hala nola [[askatasun]]a, [[aurrerabide]]a, [[tolerantzia]], [[anaitasun]]a, konstituzioaren menpeko gobernua eta botereen banaketa elizaren eta estatuaren artean. [[Frantzia]]n, ilustratuen doktrina nagusiak norberaren askatasuna eta tolerantzia erlijiosoa izan ziren, [[monarkia absolutu]]aren eta [[Eliza Katolikoa]]ren [[Dogma|dogmen]] kontrastean. Ilustrazioak [[metodo zientifiko]]a eta [[erredukzionismo]]a azpimarratu zituen, baita ortodoxia erlijiosoa zalantzan jartzea ere.
 
Frantziako historialariek Ilustrazioaren hasiera [[1715]]ean kokatu ohi dute (nahiz eta [[1620]]ra arte ere atzeratu izan den), [[Louis XIV.a Frantziakoa|Louis XIV.aaren]]ren heriotzarekin, eta bukaera, berriz, [[1789]]an, [[Frantziako Iraultza|Iraultza]] hasi zenean. Garaiko filosofoak (''philosophes'') baliabide ugariz baliatu ziren ideiak zabaltzeko: akademia zientifikoak, logia masonikoak, literatur bilerak, kafetegiak eta inprimatutako liburu eta panfletoak. Ilustrazioaren ideiak hasi ziren monarkiaren eta elizaren autoritatea husten eta atea ireki zioten XVIII. eta XIX. mendeko iraultza politikoei.
 
Aurreko zenbait filosoforen ideiek eragina izan zuten Ilustrazioan (hala nola, [[Francis Bacon]], [[René Descartes]], [[John Locke]], eta [[Baruch Spinoza]]), baina Ilustrazioaren garaiko figurarik garrantzitsuenak dira, besteak beste, [[Cesare Beccaria]], [[Voltaire]], [[Denis Diderot]], [[Jean-Jacques Rousseau]], [[David Hume]], [[Adam Smith]] eta [[Immanuel Kant]]. Europako agintari batzuk ([[Katalina II.a Errusiakoa|Errusiako Katalina II.a]], [[Jose II.a Austriakoa|Austriako Jose II.a]] eta [[Frederiko II.a Handia|Prusiako Frederiko II.a]], esaterako) saiatu ziren Ilustrazioareni deiak aplikatzen, absolutismo ilustratua deritzon politikarekin.
 
Garaiko argitalpenik garrantzizkoena [[Entziklopedia]] da (''Encyclopédie''), zein [[1751]]tik [[1772]]ra bitarte eman baitzen argitara. Denis Diderot-ek, [[Jean le Rond d'Alembert]]-ek ([[1759]]ra arte) eta 150 zientzialariz eta filosofoz osatutako talde batek bildu zuten informazioa Ilustrazioaren ideiak Europa osoan eta haratago hedatzeko. Hona hemen beste testu aipagarri batzuk: Voltaire-ren ''Dictionnaire philosophique'' ([[1764]]) eta ''Lettres philosophiques'' ([[1733]]); Rousseau-ren ''Discours sur l'origine et les fondements de l'inégalité'' ([[1754]]) eta ''Du contrat social'' ([[1762]]); Adam Smith-en ''The Wealth of Nations'' ([[1776]]); eta Montesquieu-ren ''De l'esprit des lois'' ([[1748]]).
 
=== Ehun Urteko Bigarren Gerraldia ===
[[Fitxategi:Nouvelle-France map-en.svg|thumb|eskuinera|Ipar Amerikaren banaketa [[1750]]ean.]]
{{sakontzeko|Ehun Urteko Bigarren Gerraldia}}
215 ⟶ 214 lerroa:
XVIII. mendean, aurkaritza erlijioa ekonomiara pasa zen: bi estatuak borrokatu ziren [[Amerika|Ameriketako]] eta [[Asia]]ko nagusitasuna lortzeko. [[Zazpi Urteko Gerra]] horren gatazkarik garrantzitsu eta erabakigarrienetakoa izan zen. Frantziak, halaber, [[Ipar Amerika]]ko kolonoen independentzia babestu zuen [[Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Gerra|Independentziaren Gerran]]. Bi herrialdeak borrokan hasi ziren berriz [[Frantziako Iraultza]]ren ondorioz sortutako [[Frantziako Iraultzako Gerrak|gerretan]] eta [[Napoleon]]en garaiko [[Napoleondar Gerrak|ondorengoetan]].
 
=== Prusiaren goraldia ===
[[Fitxategi:Acprussiamap2.gif|thumb|250px|Prusiako hedapena.]]
Prusia izan zen [[Westfaliako Bakea|Westfaliako Bakeetan]] etekin handienatakoa atera zuen Inperioko estatua, Ekialdeko [[Pomerania]] eskuratu baitzuen. Baina estatu aski handia zen horren aurretik ere, [[1618]]an Prusiako Dukerria eta [[Brandenburgo|Brandenburgeko]] Margraverria batu zirenetik, hain zuzen. Inperiotik kanpo lurraldeak ere bazituenez, [[1701]]ean Prusia''n'' Erregeko titulua (ez Prusia''ko'' erregea, enperadorea ez eragoztearren) hartu zuen Frederick I.ak.
221 ⟶ 220 lerroa:
Frederick Wilhelm I.arekin izugarrizko armada eraiki zuen Prusiak. [[Voltaire]]ren hitzetan: "Estatu gehienek armada dute, baina Prusian, berriz, armadak du estatua". [[Suedia]] garaitutakoan, Pomeraniako gainerakoa eskuratu zuen Prusiak. [[Frederick II. Handia]]k [[Silesia]] konkistatu zuen [[Austria]]tik beratik hiru [[Silesiako Gerrak|Silesiako gerretan]] ([[1740]]-[[1763]]). Prusiak, gainera, arrakastas aurre egin ahal izan zion [[Zazpi Urteko Gerra]]n, [[Austria]]k, [[Frantzia]]k eta [[Errusia]]k osaturiko koalizioari. Orduz geroztik, Alemaniako politika Prusia eta Austriaren arteko lehiak ([[Alemaniako dualismo]]) markatu zuen [[1866]] arte.
 
=== Errusiaren goraldia ===
[[Errusia]] XVII. mendean zabaldu zen [[Ozeano Bare]]raino. XVIII. mendearen hasierarako, munduko herrialderik zabalena zen, baina 14 milioiko populazioa baino ez zuen. [[Petri Handia]]k ([[1672]]-[[1725]]), gainera, [[Suedia]]ri [[Iparraldeko Gerra Handia|gerra]] egin ondoan, irteera bat eman zion [[Itsaso Baltiko]]ra: [[San Petersburgo]] ([[1703]]), Errusiako hiriburu berria.