Antzinako Greziako artea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Kultura klasikoa}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
17. lerroa:
Nolanahi, aro horietako batetik bestera ez zen erabateko hausturarik egon; artea egiteko moduaren bilakaera ez zen berdina izan Greziako lurralde guztietan, eta, beste edozein garaitan bezala, artista batzuek estilo berritzaileagoak landu zituzten. Tokian tokiko tradizio indartsuak, izaera kontserbadorea eta gurtza erlijiosoen beharrizanak lagungarri gertatu zaizkie historialariei kontserbatutako artelanen jatorria topatzeko, baita sortuak izan ziren lekuetatik kanpora eramanak izan zirenean (askotan gertatu den bezala) edo kopiak direnean ere.
 
== Grezia arkaikoko artea (VIII-VI. mendeak) ==
Aro arkaikoa [[K. a. VIII. mendea|K.a. VIII. mendearen]] amaieran hasi eta [[K. a. V. mendea|K.a. V. mende]] hasierara arte iraun zuen. Aro horretan, [[Polis|polis]] grekoen hedapena gertatu zen, bai eta [[Tirano|tiranian]] oinarritutako ordena politikoaren ezarpena ere, K.a. V. mendeko hiritar-berdintasunaren idealak bultzatuta desagertu zen arte. Tiranoek, euren burua zilegiztatze aldera, hainbat obra publiko sustatu zituzten, haien handitasuna goresteko: tiranoek eraikin zibil eta erlijioso ugari eraikiarazi zituzten, horretarako hirien egitura bera birmoldatzeko ere agindu behar izan zutelarik. Obra haiek hiri bakoitzari bere nortasun berezia ematea zuen helburu, baina baita beste hiriekiko nagusitasuna erakustea ere; horrela, aro hartako artea tiraniaren propaganda gisa erabiltzen zen, agintarien botere zilegitasun gutxikoa zuritzearren. [[K. a. VI. mendea|K.a. VI. mendetik]] aurrera, polisaren erdiguneak garrantzi artistiko handia hartu zuen; hala, plaza publiko edo [[Agora|agora]] hiriko gizarte-jarduera guztien bihotza bilakatu zen. Agora guztietan aipagarriena [[Atenasko agora|Atenaskoa]] izan zen, Solon legegileak bultzatua eta [[Pisistrato|Pisistratoren]]ren semeek monumentalizatu zutena.
 
Erlijio-gurtzak ere oso rol garrantzitsua jokatu zuen aro honetako gizarte greziarrean, eta, horregatik, behar adina baliabide ekonomiko zituzten hiriek harrizko eraikuntza erlijiosoak sustatu zituzten, zeinak berebizikoak izan baitziren gizarte-klaseak kohesionatzeko, garai hartako gizartea ez izanik aurreko mendeetakoa bezain igualitarioa. Momentu hartan eraiki zituzten santutegi panhelenikoak, [[Delfos]] eta [[Olinpia]], adibidez; haietan, tiranoek eskaintza handiak egiten zituzten, euren boterea erakusteko asmoz, eta herri-gurtza berriak sustatu eta tokian-tokiko jainko eta heroiei buruzko mitoak sortu ziren. Era horretara, independente sentitzeko eta besteengandik gailentzeko beharra zuten polisen identitate politikoa areagotu zen.
 
=== Estilo arkaikoa ===
==== Arkitektura ====
[[Fitxategi:Paestum02.jpg|thumb|180px|Heraren tenplu dorikoa, [[Magna Graecia|Magna Graeciako]]ko Posidonia hiria (erromatarrentzat, [[Paestum]]), K.a. 550 ingurukoa.]]
Greziar arkitektura hirietako [[Akropoli|akropoli]] edo gotorleku garaietan eta santutegi panhelenikoetan (πανελληνικός: "greziar guztiena") garatuz joan zen, eta tenpluen itxura finkatu zuen. Santutegi panhelenikoetan, [[Panheleniar Jokoak|joko panhelenikoak]] antolatzen ziren, zeinetan atletak eta [[Auriga|aurigakauriga]]k haien polisen ordezkari gisa lehiatzen ziren, indarkeria maila sakraturaino goratzen zuten lehiaketa batzuetan, halako eran non garaileak heroi edo [[Erdijainko|erdijainko]] bihurtzen baitziren. Ondorioz, estatuetan irudikatuak izateko eskubidea lortzen zuten, baita opari baliotsuak pilatu ere, polis bakoitzaren kontura egindako luxuzko eraikinetan (θησαυρός edo "thesauros" direlakoetan) gordetzen zirenak.
 
Beste jainko batzuen omenez ere edota beste polis batzuetan antolatutako jokoak ere bazeuden (esaterako, [[Joko panatenaikoak|joko panatenaikoak]] [[Atenas|Atenasen]]en), lau nabarmentzen ziren, ez eskaintzen zen sariagatik (oliba batzuk, edota [[ereinotz koroa]]), prestigioarengatik baizik; izan ere, [[Helade]] osoko jende ugari elkartzen zen haietan bi edo lau urtez behin. Lau joko horiek hurrengo hauek ziren: Apoloren jokoak [[Delfos|Delfosen]]en ([[Dodonako orakulua|Dodonako orakuluaren]]ren tokian); Olinpiako Olinpia Zeus santutegian egiten zirenak ([[Olinpiar Jokoak]] egiten ziren lekua, zeinaren zimenduak soilik geratzen diren); Poseidonen omenezkoak [[Istmia|Istmian]]n (Istmiar jokoak; hemen ere zimenduak baino ez dira geratzen); eta [[Zeus|Zeusen]]en omenez [[Nemea|Nemean]]n egiten ziren Nemear jokoak (aro helenistikokoak diren hondar batzuk baino ez dira geratzen).
[[Fitxategi:Miniaturk 009.jpg|thumb|180px|Artemisaren tenpluaren erreprodukzioa, [[Istanbul|Istanbulen]]en.]]
Panhelenikoak ez ziren santutegi batzuek ere ospe handia lortu zuten Helade osoan. [[Samos|Samoseko]]eko Heraren tenplua (Ἥραιον” edo ''Heraion'' delakoa, [[Joniarjoniar ordena|joniar ordenaren]]ren lehen adibide garbiena -Samoseko Rhoikos eta Teodoro arkitektoak-, non ''[[Hierogamia|hierogamia]]'' edo “ἱερός γάμος” enigmatikoa antolatzen zuten) edo [[Efeso|Efesoko]]ko [[Artemisaren tenplua]] (Ἀρτεμίσιον” edo Artemision delakoa, joniar ordenaren bigarren adibiderik garbiena, zeina [[Antzinate klasikoko munduko zazpi mirariak|munduko zazpi mirarien]] katalogoan sartu zen).
 
== Hondakinak ==
[[Fitxategi:Ac artemisephesus.jpg|thumb|200px|Efesoko Artemisaren Tenpluaren hondakinak.]]
[[Fitxategi:Statue of Zeus.jpg|thumb|200px|righteskuinera|[[Olinpia]]ko Zeusen Estatuaren grabatua.]]
Antzinako greziar artea eskultura eta arkitektura eran mantendu da, baita arte txikiagoetan ere, txanpon diseinua, [[buztingintza]]ko grabatua eta harribitxiak kasu.