Basurtu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
34. lerroa:
 
== Garraiobide eta azpiegiturak ==
Basurtuko auzoa [[A-8]] autobideak zeharkatzen du mendebaldean, auzoa bitan bananduz. Horrez gain, hiriaren komunikazioetarako hain garrantzitsua den [[Termibus]] autobus geltokia bertan aurkitzen da. Auzoaren mendebaldean [[FEVE]] konpainiaren geltoki bat dago. Geltoki hau erabat eraberrituko da trenbidearen lurperatzearekin batera eta [[Basurtuko Ospitalea]]ren aurrean lurpeko geltoki berri bat eraikiko da. [[EuskoTran]]en [[Irudi:EuskotranA.PNG|20px]] Bidea ''Basurto'' izeneko geltokia dauka auzoan.
 
Horrez gain, hiriko autobideen birmoldaketarekin batera, eta Sabino Aranako autobide sarbidearen eraisketarekin batera, Olabeagako erlaitza egingo da Basurturen eta [[Olabeaga]]ko auzoaren artean. Horrela [[Indautxu]]ko auzotik banatzen duen Sabino Arana etorbidea, auzoko oinezkoentzako gune nagusia bihurtuko da. Sabino Arana etorbidetik gaur egun doan trafikoa [[Olabeaga]]tik eta Trenbidearen etorbidetik bideratuko da.