Abraham de Moivre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
== Biografia ==
Abraham de Moivre [[Vitry-le-François]]en jaio zen, [[Frantzia]]n, [[1667]]ko [[maiatzaren 26]]an. Aita Daniel de Moivre izan zuen, hezkuntzari balio handia ematen zion kirurgialaria. Gurasoak protestantean baziren ere, Abraham Vitryko kristau anaien eskola katolikoan hasi zen, garai hartan Frantzian zeuden erlijio tira-birekin oso tolerantea zen eskola.
 
11 urte besterik ez zituen gurasoek Sedango Akademia Protestantera bidali zutenean eta 4 urte eman zituen han, Jacques du Rondelekin, grekera ikasten. [[1579]]an Henri-Robert de la Marcken alarguna zen Françoise de Bourbonek sortua zen akademia hau eta bertan ikasi zuen Abrahamek [[1678]] eta [[1682]] bitartean. Ondorengo bi urteetan zehar, Logika ikasi zuen Saumur-en eta, [[1684]]an Collège de Harcourt-era joan zen. Jacques Ozanam-ekin ikasi zuen, baina ez dago titulu akademikorik lortu zuela frogatzen duen baieztapenik.
 
Ezaguna da De Moivre formula eta baita banaketa normalean eta probabilitatean egindako lanak ere. [[1697]]an, [[Londres]]eko Royal Society-ren kide izendatu zuten eta [[Isaac Newton]] eta [[Edmund Halley]]-en laguna izan zen. Horrela esaten omen zuen lehenak matematikako galdera zenean:
{{aipu|''...De Moivreri galdetu beharko diozue… Hark nik baino asko ere gehiago daki gauza hauetaz...''<ref>http://dictionnaire.sensagent.leparisien.fr/Abraham%20de%20Moivre/es-es/</ref>}}