Heraklonas: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Eren (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|300px|[[Heraklio agintaria eta bere seme Heraklonas eta Konstantino III.a azaltzen diren txanpona ]] '''Heraklonas''' edo '''Herakl...
 
Eren (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Irudi:Solidus-Heraclius-sb0764.jpg|thumb|300px|[[Heraklio]] agintaria eta bere seme Heraklonas eta [[Konstantino III.a]] azaltzen diren txanpona ]]
 
'''Heraklonas''' edo '''Herakleonas''' ([[626]] - [[641]]?) [[Bizantziar inperioa|Bizantziar inperioko]] agintaria izan zen [[641]] urtean epe labur batez. [[Heraklida dinastia]]ko lehen agintari [[Heraklio]]k bere bigarren emaztearekin izandako semea agintariak lehen emaztearekin izandako [[Konstantino III.a]] anaiordea zaharragoabaino zelarikgazteagoa zen. [[Martina]] erreginaren eraginez bi anaiei tratu berbera eskaini zitzaien eta biak batera hartu zituen Herakliok agintean berarekin.
 
[[638]]. urtean Augusto titulua jaso zuen eta bere aitaren heriotz ostean bere anaiarekin batera agintea jaso zuen nahiz eta zaharragoa zenez Konstantino III.ak indar gehiago izan. Heraklonasen benetako izena Heraklio zen, bere aitarena bezela, eta bere agintari izena Heraklio II.a izan zen, hala ere ez zuen jendeak bere Heraklonas (''[[Herakles]] txikia'') ezizena ahaztea lortu agintaritza jaso zuenean oso gaztea baitzen.
 
Konstantino III.aren heriotz goiztiarrak, agian [[tuberkulosi]]ak jota, [[641]] urtean Heraklonas agintari bakar bihurtu zuen. Martina bere amak Konstantino III.a pozoindu[[pozoin]]du zueneko usteak indar handia hartu zuen matxinada bat sortzeraino. Matxinatuek agintetik kendu zuten eta bera eta bere ama Martina helbarrituak zituzten. Lehen aldia izan zen bizantzion agintari bati helbarritze zigorra ezartzen zitzaiona, agian Imperio Pertsatik eratorritako zigor bat. Martinari mihia moztu zioten eta Heraklonasi sudurra. Ezer gehiago dakigu Heraklonasi buruz handik aurrera, urte hartan bertan hil zela uste da.
 
Konstantino III.aren seme zen [[Konstante II.a]]k jaso zuen orduan agintea 11 urte besterik ez zituela Heraklioren oinordekotza gatazka amaituz.