Txikipedia:Otomandar Inperioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
4. lerroa:
 
==Nola sortu eta zabaldu zen?==
Turkiako Anatolia eskualdeko tribuen [[Txikipedia:Buruzagi|buruzagi]] batek, Osman I.a izenekoak, sortu zuen Otomandar Inperioa; Anatoliako lur asko menderatzen hasi zen, eta, bere agintepean, herri konkistatuetako jendeari askatasuna eman zion haien erlijioarekin jarraitzeko.
 
Inperioa gehiago zabaldu zen ondorengo 150 urteetan. Garai hartan, 15. mendean, [[Bizantziar Inperioa]] ([[Ekialdeko Erromatar Inperioa]]) zen munduko inperiorik indartsuena. Bada, 1453. urtean, otomandarrek [[Konstantinopla]] konkistatu zuten, Bizantziar Inperioko [[Txikipedia:Hiriburu|hiriburua]]. Mehmed II.a Konkistatzailea zen haien sultana (erregea). Sultan horrek bere inperioko hiriburu izendatu zuen Konstantinopla, baina izena aldatu zion eta, geroztik, hiria [[Txikipedia:Istanbul|Istanbul]] deitzen da. Handik aurrera, hainbat mende luzez, Otomandarren Inperioa izan zen mundu osoko inperiorik zabal eta indartsuenetako bat.
 
==Nolako eragina izan zuen Europan?==