Txikipedia:Antzinako Grezia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
25. lerroa:
Gutxi gorabehera, K.a. 200 urte lehenago, [[Txikipedia:Antzinako Erroma|erromatarrek]] Greziako hiri eta lurralde gehienak konkistatu zituzten. Baina greziarren kultura eta zibilizazioa oso indartsuak ziren eta, desagertu beharrean, erromatarrek bereganatu zituzten greziar zibilizazio eta kulturako gauza asko eta asko; horregatik, antzinako greziarren kultura gaur egungo munduraino iritsi da erromatarren bitartez.
 
Antzinako Greziaren azken garaia, beraz, erromatarren mende egon zen, baina, esan bezala, haien kultura eta zibilizazioa ez ziren inola ere desagertu; aitzitik, eragin handia izan zuen maila guztietan erromatarren kultura eta zibilizazioan bertan. Horregatik, Grezia erromatarraren garaia deitzen zaio Antzinako Greziaren azken aroari. Baina erromatar inperioa ere banatu egin zen ondoko mendeetan eta, 5. mendearen erdialdean, desagertu egin zen mendebaldean. Ekialdeko inperioa Greziaren inguruetan geratu zena izan zen, eta greziar kultura zeukan; greziera zen hizkuntza nagusia. [[Bizantzio]] izeneko hiria izan zen [[Ekialdeko Erromatar Inperioa|Ekialdeko erromatar inperioa]] deitzen dugunaren hiriburua, 330. urtetik aurrera, gaur egungo [[Istanbul]] hiria dagoen lekuan. Inperio honek 1453. urtera arte iraun zuen, [[Txikipedia:Otomandar Inperioa|otomandarrek]] Bizantzio hasieran eta, geroago, [[Bizantziar Inperioa|bizantziar inperio]] osoa konkistatu zuten arte.
 
[[Kategoria:Txikipedia]]