Eskualduna (aldizkaria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Eskualduna''' [[Baiona]]ko aldizkari elebiduna izan zen, [[euskara]]z eta [[frantses]]ez. 1887an sortu zen hautagai "xuri" (eskuindar) baten alde egiteko eta ''Le Rebeile Basque'' egunkari ezkertiarrariezkertiar elebidunari irakurleak irabazteko. Orduz geroztik erlijio katolikoa, familia eta laborantza izan zituen oinarri ideologikoak, eta arrakasta handia izan zuen Ipar Euskal Herrian. Frantziako eredu errepublikar eta laikoaren aurka kokatzen zen, euskara, fedea eta erregionalismoa aldeztuz. Ez zen, ordea, aldizkari abertzale bat, osoki frantseszalea baizik, bere aldaera tradiziozale eta konfesionalean. [[Jean Hiriart Urruti]] izan zen ''Eskualduna''ko zuzendari nagusi, hainbat urtetan. ''Eskualduna''n ikasi zuten idazten Iparraldeko garai hartako idazle gehienek eta beren artikuluekin euskal kazetaritzaren lehen onarriak paratu zituzten, ordurarte euskaraz inoiz ukitu gabeko hainbat gai jorratuz. [[Jean Etxepare]] medikuaren kronikak eta kontakizunak, euskal literatura modernoaren lehen hastapenak izan ziren, estilo eta gai aldetik.
 
[[1941]]az geroztik, [[Vichy]]ko erregimenaren alde egin zuen aldizkariakagerkariak, eta epe honetan [[nazismoa]]ren aldeko idazkiak argitaratu zituen. [[1944]]an alemaniarrak garaitu ostean, frantziar agintari berriek ''Eskualduna'' itxi zuten, kolaborazionista izateagatik. [[Piarres Lafitte]]k zuzenduriko ''[[Herria]]'' aldizkariak hartu zion lekukoa [[Iparralde]]ko euskal kazetaritzan; gaur egun arte, Bainonan argitaratzen jarraitu da.
 
[[Kategoria:aldizkariak]]