Errege Bardea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Biologia eta geologia}})
No edit summary
295. lerroa:
# [[Cabezo de las Cortinas]], 364 m <small>{{Koord|42.2113009|-1.5063602|format=dms long}}</small>
# [[Belcho]], 361 m <small>{{Koord|42.1722297|-1.4923642|format=dms long}}</small>
}}<br />
 
== Gaztelu, ermita eta bidelapurrak ==
 
=== Gaztelu eta ermitak ===
Herriaren mugaldeko kokalekua dela eta, gazteluak eraiki ziren [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako Erresumaren]] defentsarako, lehenik musulmanen erresuma eta ondoren Gaztela eta Aragoikoagatik. Gaur egun kontserbatzen den dokumentazioak hainbat gaztelu aipatzen ditu eta hauetako batzuek arrastoak aurkitu dira. Honako hauek dira gazteluak: Aguilar, La Estaca, Mirapex edo Mirapeix, Peñaflor, Peñaredonda, Sanchicorrota eta Antso Abarka.
 
Peñaflorgo gazteluaren hondarrak eraikin haiek oso sinpleak izaten zirela erakusten digute; dorre nagusia, omenaldiarena, harresiz inguratutako beste dorre sekundariorenbatekin. XII. mendekoak dira, [[Antso VII.a Nafarroakoa|Antso VII.a Nafarroakoaren]] garaikoak. Gaztelu honek [[Zuria I.a Nafarroakoa|Nafarroako Zuria]] izena era hartzen du, kondairaren arabera, dama hau bertan giltzapetu baitzutenm ogia eta ura soilik zituelarik, Aragoiko printzearekin ezkondu nahi izan ez zuenean. Nafarroako Zuriaren penak bertako artzain batek zabaldu omen zituen, honek esnea eta gazta eramaten ziolako ezkutuan. Printzesa bere dorretik atera zenean, esker ona adierazteko lur-sail izugarriak oparitu zizkion gazteluaren inguruan.
 
Ermitak ez dira Bardearen lurraldean kokatzen, honen inguruan baizik. Uztarriaren Ama Birjinaren ermita [[XVII. mendea|XVII. mendekoa]] da eta bere [[erretaula]] estilo [[Barrokoa|barrokokoa]] da. Bardeetako Ama Birjina ere dei egiten zaio, zonaldeko Birjina garrantzitsuenetako bat da. [[1820]]-[[1858]] bitartean Bardeetako Biltzar Nagusien bilgunea izan zen. Bere kokalekuari esker, parke natural osoko paisaia liluragarriak eskaintzen ditu.
 
Beste hiru ermita garrantzitsu ere badaude. Antso Abarkarena Tausteko lurraldean kokatzen da Santa Margaritako Beltzaren hegoekialdean kokatzen dena (hondakin batzuk bakarrik daude). Bertan, inguruko artzainak beraien betebehar erlijiosoak betetzen zituzten. Tudelako Santa Maria Magdalenarena ere aipagarria da, [[1230]]<nowiki/>ean Teobaldo I.aren emazteak, Margarita erreginak, kofradia bat sortu baitzuen.
 
=== Bidelapurrak ===
Lurralde hauen isolamenduari lotuta, justiziak bilatzen zituen pertsiona askoren ezkutaleku izan zen. Bidelapur famatuena, dudarik gabe, Sanchicorrota (Sancho Rota) izan zen, [[XV. mendea|XV. mendeko]] [[Agaramonteko dukerria|Agramonte]] eta Beamonteen gerran zehar bizi izan zena. Bere eragina ez zen zonalde honetan bakarrik eman, inguruko herri guztietan ere zabaldu zen.
 
Honekin akabatu nahian, Juan II.nak, 1452an, 200 zaldundik gorako atakea martxan jarri zuen. Hauek inguratu egin zuten, baina ezin izan zuten bizirik harrapatu, izan ere, bere burua horrela ikustean bere buruaz beste egin baitzuen gizonak. Bere gorpua inguruko herrietako jendearen aurrean erakutsi zen.
 
Sanchicorrotak bere izena daraman mendian dagoen kobazuloan zeukan. Kobazulo hau artifiziala da, [[Ebro|Ebroko]] zonaldean dauden beste hainbat bezala; eta kondairaren arabera, bertako bizilagun batzuk eraiki zuten, bandoleroaren aginduz. Amaitzean, hil egin omen zituen, sekretua isilpean gordetzeko. Esaten denez ere, bere jarraitzaileen zaldiei ferrak alderantziz jartzen zizkietela, harrapatu nahi zituztenak despistatzeko.
 
== Erreferentziak ==