Paula Lamarain: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
7. lerroa:
 
== Biografia ==
Eibarko San Juan kalean jaio zen Paula. Herrian erraketan ikasteko aukera izan zuen eta trebatu zenean jokatzeko kontratua egin zioten. 14 urterekin debutatu zuen [[Salamanca|Salamancako]]ko Tormes frontoian erraketista profesional gisa.<ref>https://plaentxia.eus/soraluze/1520848821798-gaur-1900etan-egingo-da-paula-lamarain-raketistaren-hileta-elizkizuna</ref> Bi urtez jardun zuen aurrelari. Ondoren, [[Madril|Madrilera]] joan zen jokatzera. [[Maria Luisa Alberdi]] eta [[Angelita Alberdi]] ahizpa erraketistekin bizi izan zen bertan. [[Bartzelona|Bartzelonara]] joateko aukera ere izan zuen txapelketa baten parte hartzera. [[Maria Arrillaga]] eta haren ahizpa [[Juani|Juanirekin]] jokatu zuen Chiqui-Alai frontoian, 1939tik aurrera Chiqui izenaz ezagutu zenean. Bartzelonako egitekoa amaitu ondoren, Madrilera itzuli zen eta handik [[Valentzia|Valentziara]]. 1942an [[Tenerife|Tenerifera]] joan zen jokatzera eta arrakasta handia izan zuen. Azken urteak Valentzian egin zituen erraketista. Garaiko prentsa artikuluetan bere «mugimendu azkarrak», «bi eskuekin zuen erraketaren erabilera» eta «kolpe zakar eta indartsua» nabarmentzen zituzten. <ref>https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2018-03-12/hemeroteca_articles/pauli-erraketalari-eibartarra-atzo-hil-zen-94-urterekin</ref>
 
Cayetano Menarquez futbolariarekin ezkondu zen. Senar futbolariak baino gehiago irabazten zuten Paulak frontoian <ref>https://www.diariovasco.com/deportes/pelota/olvidada-apasionante-historia-20181129001934-ntvo.html</ref> <ref>https://www.elcorreo.com/deporte-femenino/otros-deportes/olvidada-apasionante-historia-20181129125316-nt.html</ref> halere, 24 urterekin, haurdun zegoela, agur esan zion [[Erraketa|erraketari]], kantxetatik erretiratu eta Eibarrera bueltatu zen. <ref>https://egoibarra.eus/es/publicaciones/revista-eibar/eibar-133-2016-09 46-47 orrial.</ref>