Francis Crozier: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
19. lerroa:
 
[[1843]]<nowiki/>an [[Royal Society]] elkarteko kide izendatu zuten, magnetismoaren inguruan egindako lan bikainagatik.<ref>{{Erreferentzia|url=https://royalsociety.org/~/media/Royal_Society_Content/about-us/fellowship/Fellows1660-2007.pdf|aldizkaria=royalsociety.org|sartze-data=2019-01-02}}</ref>
 
 
=== Franklin espedizioa ===
{{nagusia|Franklinen espedizio galdua}}
[[1845]]<nowiki/>ean Crozier kapitainak bat egin zuen Sir John Franklin kontralmirantearekin ''HMS Terror'' ontziko buru gisa Franklin espedizioan, zeinak, ''HMS Erebus'' ontziarekin batera, berau Franklinen agindupean, antolatu zen [[Ipar-mendebaldeko Pasaia|Ipar-mendebaldeko pasaia]] zeritzan pasabidearen nabigatu gabeko azken tartea. Badirudi espedizioaren ardura Franklini eman aurretik, Sir John Barrow-k Crozier ere izan zuela gogoan lan hartarako, baina hau irlandarra eta jatorri apaleko samarrekoa izaki, baztertu egin zuen azkenean. [[1847]]<nowiki/>an Franklin hil zenean, Crozierrek hartu zuen espedizioaren ardura, eta haren patua eta espedizioko beste guztiena misterio bat izan zen, harik eta [[1859]]<nowiki/>an Sir Francis McClintock-ek gidatutako espedizioak Gilen Erregearen uhartean aurkitu zen arte ohar bat Crozierrek eta James Fitzjames-ek sinatua, artean ''Erebus'' ontziko kapitaina. [[1848]]<nowiki/>ko apirilaren 25ean sinatua, oharrak zioen abandonatu egin zituztela ontziak. Ordurako bederatzi ofizial zeuden hilda, John Franklin eta 15 eskifaikide barne, eta bizirik zeudenek asmoa zuten apirilaren 26an Back’s Fish River ingururantz abiatzeko, [[Kanada]] kontinentalean.<ref>{{Erreferentzia|izena=Savours,|abizena=Ann.|izenburua=The search for the North West Passage|argitaletxea=St. Martin's Press|data=1999|url=https://www.worldcat.org/oclc/41565005|isbn=0312223722|pmc=41565005|sartze-data=2019-01-02}}</ref>
 
 
 
Geroago inuiten informazio egiaztatugabeak irisi ziren, zeinen arabera [[1852]] eta [[1858]] urteen artean Crozier eta beste espedizio kide bat ikusi zituzten Baker lakuaren inguruan, 400 km. hegoaldera, non [[1948]]<nowiki/>an [[Farley Mowat]] idazle kanadarrak aurkitu zuen “harri-muino oso aspaldikoa, baina ez inuiten estilokoa”, haren barruan zurezko kutxa baten zatiak zeudela, lotune batzuekin.<ref>{{Erreferentzia|izena=Woodman, David|abizena=C.|izenburua=Unravelling the Franklin Mystery : Inuit Testimony|argitaletxea=McGill-Queen's University Press|data=1992|url=https://www.worldcat.org/oclc/59991914|edizioa=New ed|isbn=0773509364|pmc=59991914|sartze-data=2019-01-02}}</ref> McClintock-ek eta ondorengo bilatzaileek aurkitu zituzten Franklin taldearen aztarnak, hilobiak eta gorpuak Beechey uhartean, Gilen Erregearen uhartean eta Kanada kontinentaleko ipar kostan, baina inor ez bizirik.
 
 
==== Ontzien kokapena ====