Guardia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
58. lerroa:
 
== Historia ==
[[La Hoya]] deituriko muinoan, Guardiatik 500 bat metrorametro iparrera, [[Burdin Aro]]ko aztarnategi bat aurkitu zen [[1935]]ean, horrek Guardia herria antzinakoa dela frogatzen du. Adituek diotenez, 4 hektarea zabala den [[La Hoya]] antzinako herrian duela 3.400 urtetik bizi izan zen jendea. Gaur egun bisita daiteke, alboan eraiki den museoarekin batera.
 
[[2008]]an Guardiako alde zaharrean [[K. a. III. mendea|K. a. III.]] eta [[K. a. II. mendea|II. mende]] bitarteko aztarnak aurkitu zituzten, adituek zeltiberiarrekin erlazionatu zituztenak<ref>{{es}} [http://www.elcorreodigital.com/alava/20081011/alava/hallan-restos-cabanas-celtibericas-20081011.html Aztarnen aurkikuntzaren berria ''El Correo'' egunkarian]</ref>.
66. lerroa:
[[Antso VI.a Nafarroakoa|Nafarroako Antso VI.ak]] forua eman zion hiribilduari [[1164]]. urtean.
 
Foruen jabe egindakoan, Guardia hazi eta hedatzen hasi zen, eta hori kontuan hartuta, Fernando IV.ak hainbat eskubide erabiltzeko baimena eman zion merkataritza eta garapen ekonomikoa erraztearren. [[1351]]. urtean, Nafarroako erresumaren eta Gaztelakoaren arteko gerrak ugariak zirenean alegia, Guardiak nafarra izateko borondatea berretsi zuen. Hala eta guztiz ere, urte batzuk geroago, Nafarroako Karlos II.a erregeak Gaztelako Henrike II.aren esku utzi zuen Guardia ([[1367]]). 1386an Gaztelako Joan I.ak berriro itzuli zion Guardia Nafarroako Karlos III.ari [[beaumontar]]ren eta [[agaramontar]]ren arteko guduen garaian Guardia Gaztelaren mende geratu zen, nahiz eta [[1469]]an Nafarroaren esku egon.
 
Azkenik, [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando katolikoaren]] agintaldian (1486), Guardia Gaztelaren mende geratu, eta Arabako hiri bihurtu zen, nahiz denbora jakin baterako soilik onartu bertako biztanleek.
 
Independentziako gerran borroka latzak izan ziren Guardiaren inguruan: alde batetik frantsesak, eta bestetik Zurbanoren, Lezetaren (''Dos Pelos'') eta Minaren agindupean zeuden gerrillariak. [[Lehen Karlistaldia]]n (1836), Arabako III. Batailoi karlistak hiria setiatu bazuen ere, ez zuen hartzeko aukerarik izan. [[Bigarren Karlistaldia]]n, berriz, karlistek bitan hartu zuten hiria beren mende, eta liberalek bietan berreskuratu zuten.