Hala Bedi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
28. lerroa:
=== Hala Bedi Bat ===
 
==== '''Suelta la Olla''' ====
''Suelta la olla'' astelehenetik ostiralera goizeko 10:00tatik 14:00arte irauten duen magazina da. Bertan, gaurkotasuneko albisteak lantzen dituzte. Albisteen artean globaletatik lokaletara doaz eta elkarrizketa eta erreportartajeen bitartez horietan sakontzen saiatzen dira.
 
Haien helburua masa hedabideek eskaintzen duten informazio manipulatuetatik kanpo dagoen informazioa ematea da. Errealitatea puntu desberdinetatik aztertzen dute eta masa hedabide nagusietan ahotsa ez duten iturriei lekua ematen saiatzen dira, ekologismo, feminismo eta antikapitalismoarekin zerikusia duten gaiak lantzen dituzte beste askoren artean.
 
==== '''Zebrabidea''' ====
Arratsaldeko 16:00tatik 18:00etara irauten du magazinak. Askotariko gaiak jorratzen dituzte kolaboratzaile sare zabalen laguntzaz. Magazin hau Arrosa Irrati Sareak ekoizten du.
 
==== '''Kantoia''' ====
Astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18:00tatik 19:00ak arte irauten duen kultura eta agendari eskainitako magazina da. Honetan, goizean hizpide izan diren gaiak gaurkotasunarekin lotzen saiatzen dira. Kulturan berriz, musika, literatura eta bertsolaritzaz gain bestelako kontu asko lantzen dituzte, hala nola, alor desberdinetako langileak elkarrizketatzen dituzte eta Arabako historiari tarte zabala eskaintzen diete. Bestetik, kalean zer ari den egosten kontatzeari tarte bat eskaintzen diote, Araban dauden ekintza nagusiak entzuleari helarazteko.
 
==== '''Hola Latinoamerika''' ====
2002.urtetik larunbatero Hala Bedi Bat (107.4FM) goizeko 09:00tatik 11:00ak arte irauten duen irrati eta prentsari eskainitako tarte bat da ''Colectivo Latinoaremicano de Refugiad@s BACHUE'' -ren eskutik. Helburua Amerika Latina, Karibea, Europa eta Euskal Herria hurbiltzea da. Gobernuen beste ikuspuntuak azaleratzen dituzte, bai gobernu ezkertiarrak, kulturalak, emakumeenak, gazteenak etab. Hedabide handietan ahotsik ez dutenei ahotsa emanez.
 
==== '''La Pila''' ====
Igande arratsaldeetan eskaintzen den irratsaioa da. Informazio eta Euskal presoen egoera salatzen dute bertan. Elkarrizketak, programa monografikoak, kartzelen barruko kreazio artistikoa eta beste hainbat gaiekin osatzen dute programa.
 
=== '''<u>Halabedi Bi</u>''' ===
 
==== '''Hizpidea''' ====
Goizeko 09:00etatik 10:00etara transmititzen den Bilbo Hiria eta Hala Bedi Bi irratien artean ekoitzitako magazina da, Euskal Herria erreferentzia gisa hartzen duena. 2015. urtetik bai Bilbo Hiriko zein Hala Bedi Bi-ko goizeko programazioa indartzeko asmoz sortu zen. Iruñeko Euskalerria Irratia dute bidelagun. Araba Hizpide tokiko magazinarekin batera Hala Bedi Bi-ko goizeko tartea osatzen dute.
 
==== '''Araba hizpide''' ====
2015.urtean sortuta eta Hala Bedi Bi-ko astelehenetik ostiralera arteko goizeko tartea indartzeko asmoz Araba eta Gasteizko gaurkotasuna jorratzen duen magazina da. Tokiko albisteak, kuadrillaz kuadrillako kolaboratzaileak, hedabide desberdinetako eta elkarrizketak ekoizten dituzte goizeko 10:00etatik 11:00etara.
 
==== '''Bazkalosteko pilulak''' ====
Astelehenetik ostiralera 14:00etatik 15:00etara ematen da; egunean zehar egin diren elkarrizketen bilduma.
 
==== '''Afalosteko pilulak''' ====
Astelehenetik ostiralera gaueko 22:00tatik 23:00tara ematen den eguneko elkarrizketen bilduma da.
 
==== '''Alaibedi''' ====
Asteburuetan goizeko 10:00tatik 11:00ak arte emititzen den haurrentzako irratsaioa da.
 
==== '''Asteburu musikalak''' ====
Larunbat zein igandeetan goizeko 11:00etatik gaueko 23:00ak arte musikari eskainitako tartea.