Basileako Ituna (1795eko apirilaren 5): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Peace of Basel.png|300px|thumb|Basileako itunaren osteko [[Erdialdeko Europa]].]]
'''Basileako Bakea''', [[1795]]ean hitzartutakoa, nazioarteko hiru itunen multzoa izan zen, [[Frantzia]]k [[Prusia]]rekin (apirilaren 5ean), [[Espainia]]rekin (uztailaren 22an) eta [[Hessen-Kassel]]ekin (abuztuaren 28an) sinatu zituenak. Itun horien ondorioz, hiru herrialdeekherrialde horiek Frantziako Errepublikaren aurkako [[Lehen Koalizioa]] utzi zuten.
 
== Prusia eta Frantziaren arteko ituna ==
8. lerroa:
Espainia eta Frantziak sinatu zuten itunaren arabera, [[1793]]an hasitako [[Konbentzioaren Gerra]] amaitu zen. Gerraren hasieran Espainiako armadak garaipen batzuk lortu bazituen ere, 1794ko udan armada frantsesak [[Katalunia]] eta [[Euskal Herri]]ko eskualde zabalak konkistatu zituen. [[Manuel Godoy]]k, [[Karlos IV.a Espainiakoa]]ren lehen ministroak, era honetan azaldu zuen Gipuzkoako konkista:
 
{{esaera2|Donostiako okupazioa ez zen armen bidezko ekintza izan. Hainbat gipuzkoar sasipolitikari [[Bon-Adrien Jeannot de Moncey|Adrien de Moncey]] jeneralaren lilurak jota erori ziren, hitz eman baitzien herrialdea errepublika independente bilakatuko zuela. Gizon sinesberak haiek.. hiria frantsesen esku utzi zuten}}
 
1794 amaieran bilera ez-ofizial batzuk izan ondoren, 1795eko maiatzean hasi ziren bake elkarrizketak, [[Jean-François de Bourgoing]] frantziar enbaxadorearen eta [[José Ocariz]] espainiar diplomazialariaren artean. Bi gobernuen hasierako jarrerak oso urrun zeuden. Konkistatutako lurralde batzuk ([[Gipuzkoa]], [[Cerdanya]], [[Arango harana]]) atxitzeaz gainera, Frantziak [[Louisiana]] eta [[Hispaniola]]ren ekialdea bereganatu nahi zituen, eta kalte-ordaina eskatzen zuen 1793 amaieran, [[Toulon]]go portuan, espainiarrek eta britainiarrek suntsitu zituzten itsasontziengatik. Egoera ahulean izan arren, Espainiaren eskakizunak ere ez ziren txikiak: Frantziak konkistatutako lurralde guztiak berreskuratzea eta gerra aurrerako mugetara itzultzea; eragin handiagoa izatea [[Parma]] eta [[Napoli]]n; Frantzian [[katolizismo]]a berrezartzea; eta preso zeuden [[Luis XVI.a Frantziakoa|Luis XVI.aren]] seme-alabak askatzea.<ref name="artehistoria">{{erreferentzia| izena= Enrique |abizena= Giménez López |url=https://www.artehistoria.com/es/contexto/la-paz-de-basilea | izenburua =La Paz de Basilea |sartze-data=2018-12-18 |argitaletxea= artehistoria.com}}</ref>
14. lerroa:
Laster gelditu ziren ez aurrera ez atzera Bourgoing eta Ocarizen arteko elkarrizketak, eta beste negoziatzaile batzuk izendatu behar izan zituzten. Espainiako Koroak [[Domingo Iriarte]] aukeratu zuen, eta Frantziako Errepublikak [[François de Barthélemy]]. Ezagun zaharrak ziren bi diplomazialariak, eta horrek erraztu zituen negoziazioak. Uztailean izandako bi gertaerek bultzatu zituzten bi herrialdeak akordioa lehen baino lehen lortzera: Konbentzioaren armadak [[Gasteiz]] eta [[Bilbo]] hartu zituen, eta [[Vendéeko gerra|Vendéeko matxinada erregezalea]] biziberritu zen. Bestalde, [[Luis XVII.a Frantziakoa|Luis XVII.a]] askatzearen arazoa desagertu zen, umea espetxean hil baitzen ekainaren 8an.<ref name="artehistoria"></ref>
 
Uztailaren 22an sinatu zuten behin betiko ituna, atarikoa eta 17 artikulu zituena. Katalunian eta Euskal Herrian konkistatutako eskualdeak itzultzearen truke, Espainiak [[Hispaniola]]n zituen lurraldeak eman zizkion Frantziari.<ref group="oh">Frantziarrek Hispaniolaren mendebaldeko zatia edo [[Haiti]] kontrolpean zuten [[1697]]an [[Ryswickeko ituna]] sinatu zutenetik.</ref> Gerrako presoak askatzea eta konfiskatutako ondasunak itzultzea hitzartu zen, eta Frantziak ontzat hartu zuen Italia Espainiaren eragin esparruan egotea. Luis XVII.a zendurik, ezkutuko artikulu batean Frantziak onartu zuen haren arreba Maria Teresa askatzea; isileko beste artikulu batean, baimena eman zitzaion Frantziari urtean 50 zaldi [[garaño]], 150 [[behor]], 1.000 [[ardi]] eta 100 [[ahari]] Espainiatik ateratzeko, bosturteko bateanbaten epean.<ref name="artehistoria"></ref>
 
Bakea sinatu ondoren, [[Bon-Adrien Jeannot de Moncey|Moncey jenerala]] beldur zen gipuzkoar agintariak [[Manuel Godoy]]ren errepresaliak pairatuko zituztela. Monceyk egindako eskariari jarraiki, gipuzkoarren segurtasunaren bermea galdatu zion [[François de Barthélemy]]k Espainiako ministro ahalguztidunari. Honek hitzeman zion ez zituela euskal herritarrak zigortuko gerran egindakoagatik. Espainiako Koroak, ordea, ez zuen hitza bete, Gipuzkoako Errepublika sortu zuten euskal herritarrakagintariak epaitu eta zigortu zituelakobaitzituen, batzuk erbestera, beste batzuk bizi arteko kargugabetzera, eta militarrak enplegua galtzera; Jose Javier Urbiztondo iheslariari heriotza zigorra eman zioten.<ref>{{erreferentzia| izena= |abizena= |url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/paz-de-basilea/ar-11872/aipatu/ | izenburua =Paz de Basilea |sartze-data=2018-12-19 |argitaletxea=Auñamendi Entziklopedia (on line), 2018, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus}}</ref><ref>{{erreferentzia| izena= |abizena= |url=http://www.gipuzkoamuseobirtuala.net/teselas_t.php?id_teselas=199 | izenburua =Konbentzioa Donostian |sartze-data=2018-11-13 |argitaletxea=gipuzkoamuseobirtuala.net}}</ref>
 
== Hessen-Kassel eta FrantziaFrantziaren arteko ituna ==
[[1795]]eko1795eko [[abuztuaren 28]]an28an, [[Hessen-Kassel]]ek, [[Friedrich Sigismund Waitz von Eschen]]ek ordezkatua, [[Frantzia]]rekinbake ere bake-ituna sinatu zuen Frantziarekin.
 
==Oharrak==