Madrilgo Ituna (1526): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Soubise - traité de madrid signé entre Francois Ier et charles Quint 14 janvier 1526.JPG|thumb|Madrilgo Ituna.]]
'''Madrilgo Ituna''' [[1526]]ko [[urtarrilaren 14]]an [[Karlos Habsburgokoa|Karlos I.a Espainiakoak]] eta [[Frantzisko I.a Frantziakoa]]k, [[Madril]]en, sinatu zuten hitzarmena izan zen. Frantziako erregea Espainiako enperadorearen eskuetan zegoen Madrilen, [[Paviako gudua]]ren ondoren. Hitzarmen honen bidez Frantziako erregeak [[Borgoinako dukerria|Burgundiako dukerria]] emango zuela, Italia ([[Milanerria]], [[Genova]], [[Napoli]]) eta [[Flandria|Flandesi]] buruz zituen asmoak baztertuko zituela eta [[Leonor Austriakoa|Leonor]], Karlos V.aren arrebarekin, ezkonduko zela agindu zuen. Horrez gain, [[Henrike II.a Nafarroakoa|Henrike II.a Albretekoari]] [[Nafarroako Erresuma]] berreskuratzen lagunduko ez ziola hitzartu zuen<ref>[http://www.unav.es/biblioteca/fondoantiguo/hufaexp23/protagonistas.html Navarra 1512: Conquista e incorporación] Universidad de Navarra. Unav.es</ref>. Hala ere, askatu zutenean ez zituen akordioak onartu eta hitzarmena indarrik gabe geratu zen.