Lazkao: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
123. lerroa:
[[Euskal Herria|Euskal Herri]] osoan bezala, Lazkao udalerriaren historia ekonomikoa [[nekazaritza]] eta [[abeltzaintza]]ri lotuta egon da hasierako garaietatik. [[XVIII. mendea|XVIII. mendetik]] jasotako datuen arabera, herria jardunean zeuden baserriz osatuta zegoen gehiengo handi batean (apaiza, mediku eta botikariaren etxeak izan ezik). Alde batetik, etxerako jana lortzeko era guztietako barazki eta fruituak landatzen ziren: garia, artoa, sagarrak, lekaleak, barazkiak…; eta bestetik etxeko abereentzako jana: arbia, alpapa…
Inguruko mendietan, [[Urbaraundi]]n eta [[Iruremendi]]n kasu, egurra ateratzen zuten eraikin, gurdi edo ikatzetarako. [[Aralar]] mendian kobre-meatzeak ere bazeuden. Basoetan ehiza ugari egiten zen, azeri, erbinude, basurde, orein… eta ibaietan arrantza, amuarrainak, barboak, aingirak harrapatzen ziren.
[[XX. mendea|XX. mende]] hasierako Lazkaoren baserritar izaera ez da soilik nekazaritzaren garrantziaren ondorio, aitzitik industri sektorearen ahuleziaren ondorio ere bada. [[1915]]ean Lazkaoko industri jarduera hirulau lantegitara mugatzen zen: gurdiak eraikitzeko, aroztegi mekanikorako eta ferrak egiteko lantegiak. Egoerak bere horretan jarraitu zuen 1936ko [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibila]] arte. [[Fitxategi:Txindoki mountain from Lazkaomendi.jpg|left|thumb|200px|[[Larrunarri|Txindoki]] mendia [[Lazkaomendi]]tik]]
[[1940]]ko hamarkadaren amaieran hasi eta mendearen bigarren erdian izandako iraultza demografikoak Lazkaori, [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] beste udalerri askori bezala, benetako iraultza ekarri zion. Lazkaon biztanleriaren hazkundea apartekoa izan zen; [[1950]] eta [[1975]] urteen artean Lazkao izan zen [[Gipuzkoa]]n hazkunde handiena izan zuen bederatzigarren udalerria.
Esan bezala, aparteko hazkunde horrek Lazkaon benetako "iraultza" eragin zuen, bai paisaian, bai kulturan eta baita eguneroko bizimoduan ere. Hazkundea bi faktoreren ondorio izan zen: hazkunde naturala eta immigrazioa.