Sinn Féin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
65. lerroa:
 
Sorrerako Sinn Féin alderdia [[irlandar nazionalismo|nazionalista]] eta [[eskuin politiko|eskuindarra]] zen, ez zen [[irlandar errepublikanismo|errepublikarra]], [[autonomismo|autonomista]] baizik, alegia, [[Irlanda]]k bere legebiltzar autonomoa izatearen aldekoa zen, baina [[Erresuma Batua]] eta [[Ingalaterrako errege|Britainiar Koroaren]] lurralde izaten jarraituz. Gaur egungo Sinn Féin alderdiaren oso bestelakoa, baina Irlandaren historiako gertaerek nahiz alderdi beraren bilakaerak eta beste talde eta alderdietako kideak elkartzearen ondorioz, asko jada bazeuden irlandar talde errepublikarretako kideak, alderdiaren ideologiak ere bilakaera bat izatera suposatu zuen.
 
Hasiera-hasieratik, Griffithen arrakasta mugimendu berdinaren barnean ikuspuntu zeharo ezberdinetako pertsonak elkartzea izan zen, Sinn Féinen etorkizuneko borroken aleak eta erantzunik gabeko galderak zeuden, oraindik ere gaur egungo errepublikar korrontean pil-pilean daudenak<ref>Sinn Féin debe ser el lema. Los años de la fundación, 1900-1907, 57-58. orr. Sinn Fein, un siglo de historia irlandesa. Brian Feeney, 2002, The O'Brien Press, Dublin. Gaztelaniazko itzulpena: Ignacio Alonso Blanco, Edhasa, 2005. {{es}}</ref>:
 
* Lehenik, usadioak indar fisikoa erabiltzearen aldeko elementu independentistak, tartean [[Irlandar Anaitasun Errepublikarra|Irlandar Errepublikar Anaitasuna]], eta helburu politiko bat modu baketsuan lortzeko alde zeudenen arteko gurutzatzea onartzea ezartzen zuen. Griffithek iraultzaileak nagusiki korronte bakezale baten barnean mantentzen saiatu zen. Argi dago, Sinn Féinen zuzendaritzan nahiz kidetzan zeuden Errepublikar Anaitasuneko kideen leialtasuna ez zela Sinn Féin alderdiarekikoa, Errepublikar Anaitasunarekikoa baizik.
 
* Bigarrenik, Errepublikar Anaitasuneko afiliatuek ez zituzten inoiz Sinn Féinen helburuak onartu, ez behinik behin Griffithek ''Sinn Féinen Politika'' zelakoan adierazitakoak. Haientzat Sinn Féin alderdia Irlandako Errepublika lortzeko bidea zen, eta ez inolako motako monarkiarik ezartzeko. [[1907]]an Sinn Féin alderdia Errepublikar Anaitasuneko kideak infiltratutako erakundeen artean nabarmen eta garrantzitsuenetakoa izan zen.
 
=== Pazko matxinadaren partehartzearen gezurrezko mitoa ===