Francesco Petrarca: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
No edit summary
3. lerroa:
}}
 
'''Francesco Petrarca''' ([[Arezzo]], [[1304]]ko [[uztailaren 20]]a - [[Arquà Petrarca|Arquà]], [[1374]]ko [[uztailaren 19]]a), [[XIV. mendea|XIV. mendeko]] [[italia]]r erudito, [[olerkigintza|olerkari]] eta [[humanismo|humanista]] izan zen. Nahiz eta [[latin]]ez idatzi zituen lanak garrantzi handikoak diren haren psikologia eta [[humanismo]]a ezagutzeko, [[italiera]]zko ''Canzoniere'' («Kantutegia», 366 kantu guztira) obrak eman zion sona eta ohorea. Tradizio siziliarraren eta proventzerazkoaren ildoan idatziaidatzita dago, eta maitasuna du gai nagusia maitasuna du. Sentimenduen azalpena, irudiak, hiztegia bera ere, nahiko arruntak badira ere, Petrarcaren handitasuna sentimenduak erritmora eta neurkerara egokitzean datza eta, orobat, gizakiaren zerunahiaren eta mundunahiaren arteko tentsioaren azalpenean.
 
Haren familia [[Florentzia]]tik erbesteratua izan zen, eta, haiekin batera, artean haurra zela, [[Proventza]]ra joan behar izan zuen. Lege-ikasketak egin zituen [[Montpellier]]ren eta [[Bolonia]]n. [[1326]]an [[Avignon]]era joan zen, Aita Santuaren gortera, eta han ordena txikiak hartu zituen. Handik urtebetera ezagutu bide zuen Laura, beraren ''Canzionere'' obra nagusiko pertsonaia eta musa. Idazteari, ikasteari eta bidaiak egiteari ekin zion, zenbait handikiren diru-laguntzari esker. Italieraz idatzitako olerkiekin batera, latinez ere idatzi zuen. Nabarmentzekoa da obra horien artean [[1338]]an hasi zuen ''[[Africa (Petrarca)|Africa]]'' poema epiko luzea, [[Eszipion Afrikarra]]ri buruzkoa. [[1341]]ean, poesia-saria jaso zuen [[Roberto I.a Napolikoa]] erregearen eskutik. Garai hartan hasi zen ''Secretum'' obra idazten, latinez idatzi zituenen artean interesgarrienetakoa, [[Agustin Hiponakoa|San Agustinen]] eraginpean idatzia. [[1345]]etik aurrera, bolada batez, bere [[Fontaine-de-Vaucluse|Vaucluseko]] etxean sartu eta erlijio bakardadearen loria goraipatu zuen hainbat idazlanetan: ''De vita solitaria'', ''De otio religioso'', eta ''Bucolicum carmen''.
 
Petrarcak goren mailako lekua izan du poesiaren historian eta baita Europa kristauko kulturan eta kultura modernoan ere. Dena dela, haren eragina ez zen literaturaren alorrera mugatu, bizitza moralean eta politikoan ere eragin handia izan baitzuen. Haren poesiak, haren gogoeta moralek eta espiritualek, historiaren ezagutza analitikoak eta aldi berean sintetikoak, eta, azken finean, haren lan guztiak helburu nagusi bat zuen: antzinako mundua eta kultura fedegabea batetik, eta bestetik, mundu kristaua eta fedea batu nahiak mendeetan zehar sortu dituen arazoei irtenbidea bilatzea.
 
== Biografia ==
[[Fitxategi:Altichiero,_ritratto_di_Francesco_Petrarca.jpg|thumb|ezkerrera|200px|<small>[[Altichiero]]kAltichierok egindako Petrarcaren erretratua.</small>]]
[[Fitxategi:Francesco_Petrarca2.jpg|thumb|left|200px|<small>Petrarcaren estatua, [[Uffizi Galeria]], [[Florentzia]].</small>]]
 
Petrarcaren aita [[florentzia]]r notarioa zen, [[Dante Alighieri|Dante]] erbesteratu zuten arrazoi berengatik, alegia arrazoi politikoengatik, deserritu zutena. [[1311]]. urtean, Francescok eta haren familiak [[Carpentràs]]en, [[Avignon]]dik hurbil, hartu zuten bizilekua. Avignonen bertan [[erretorika]], [[gramatika]] eta [[dialektika]] ikasi zituen, [[Convenevole de Prato]]renPratoren gidaritzapean, eta literaturarako zaletasun handia erakutsi zuen gazte-gaztetatik. Ondoren, aitak [[Montpellier]]ra bidali zuen [[zuzenbide]]-ikasketak egitera. [[1326]]an, aita hil ondoren, Avignonera itzuli zen<ref>[http://www.epdlp.com/escritor.php?id=2140 Francesco Petrarca] Epdlp.com</ref>. [[1327]]an, Laura ezagutu zuen, Avignongo Santa Klara elizan. Emakume haren berririk batere ez dago, eta garai hartan Petrarcaren asmazioa izan zela ere pentsatu zuen batek baino gehiagok. Edozeinetara dela ere, Laura izan zen Petrarcaren poesiaren inspirazio-iturri nagusia.
 
Petrarcak aitaren ondasun guztiak ahitu zituenean, eliz ikasketak hasi zituen. Ordena txikiak hartu zituen, eta klasikoak ikasteari ekin zion: besteak beste, [[Zizeron]], [[Virgilio]], [[Tito Livio]]<ref>[http://www.biografiasyvidas.com/biografia/p/petrarca.htm Francesco Petrarca] Biografiasyvidas.com</ref> eta, batez ere, [[Agustin Hiponakoa|San Agustin]] aztertu zituen. [[1330]]ean [[Giovanni Colonna]] kardinalak familiaren kaperau izendatu zuen, eta adiskidetasun-harreman sendoa sortu zen Colonnaren eta Petrarcaren artean.
 
Kargu hari esker, bestalde, bidaia asko egin ahal izan zituen Europan zehar. [[1337]]an joan zen lehenengo aldiz [[Erroma]]ra, eta liluraturik gelditu zen hiri hartako hondakin klasiko eta kristauekin. Urte horretan bertan, Avignonera itzuli zenean, hiri hartatik kilometro gutxira zegoen [[Fontaine-de-Vaucluse]] herrixkara erretiratu zen. Bien bitartean, Petrarcaren ospea, bai politikan bai kulturan, izugarri hedatzen ari zen. Hala ere, bakardadean eta erretiraturik bizitzeko zuen grinak, batetik, eta ospe nahiak eta lurreko ondasunen beharrak bestetik (bi seme-alaba izan zituen harreman desberdinetatik sortuak: Giovanni eta Francesca) dikotomia banaezina osatzen zuten haren baitan, eta ospea nola, halaxe zihoan hazten bitasun hori Petrarcarengan.
23. lerroa:
Horretaz gainera, garai horretan [[Cola di Rienzo]] ezagutu zuen eta, haren eraginez, politikan sartu zen. Betebehar politikoen ondorioz, bidaia ugari egin zituen, eta bidaia horietako batean, aita santuak deituta [[Napoli]]ra zihoala, Zizeronen garrantzi handiko testu batzuk aurkitu zituen, besteak beste, ''Atikori idatzitako Epistolak'' lanaren hamasei liburu. [[1347]]an, Cola di Rienzoren erreforma asmoak erakarrita, Erromara abiatu zen, baina haren asmoek huts egin zuten, eta [[Parma]]n gelditu behar izan zuen. Hiri hartan jakin zuen, hain zuzen, Laura izurriak joa hil zela. Parmaz gainera, Italiako hainbat hiri bisitatu zituen, eta alde guztietan ohore handiak egin zizkioten: [[Carpi]], [[Ferrara]], [[Padua]], [[Mantua]], Florentzia.
 
[[1351]]. urtean [[Proventza]]ra itzuli zen, orduan ere aitaAita santuakSantuak horrela eskatuta, eta han idatzi zizkion bere lehenengo gutunak [[Karlos IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos IV.a Bohemiakoari]]; haietan Italiara joan zedin eskatzen zion Karlos erregeari, hirietako gerrak baketzera. [[1353]]-[[1361]] urteen bitartean [[Milan]]en bizi izan zen Visconti familiaren etxean, eta hainbat diplomazia-lan egin zituen Milango gortearentzat ([[Praga]]n enperadorearekin hitz egin zuen, besteak beste). Izurriaren ondorioz, lehenbizi Paduara aldatu zuen bizilekua eta [[Venezia]]ra ondoren. Venezian errepublikak etxe bat eman zion, baldintza batekin: hiltzen zenean bere liburutegia Veneziari uztea. Hala ere, lau filosofo [[averroismo|averroista]] gazterekin izan zituen eztabaiden ondorioz (haien kontra idatzi zuen ''De suis ipsius et multorum ignorantia''), Venezia uztea erabaki zuen eta Paduara aldatu zen lehenbizi, eta [[Arquà Petrarca|Arquàra]] ondoren. Han, Francesco de Carrarak etxe bat eman zion eta, berak nahi bezala, bakardadean eta bakean bizi izan zen.
 
== Lanak ==
34. lerroa:
Ondoren ''Rerum senilium'' lana osatzen duten hamazazpi liburuak antolatu zituen, [[1361]]-[[1374]] bitartean idatzitako 120 gutun biltzen dituztenak. ''Epistolae metricae'' lana osatzen duten hiru liburutan, berriz, 57 gutun bildu zituen, hexametrotan idatziak. ''Bucolicum carmen'' lanean, azkenik, hamabi [[egloga]] bildu zituen, [[1346]]-[[1348]] bitartean idatziak.
 
Petrarca denbora luzean aritu zen ''Africa'' poema osatzen ([[1338]]-[[1342]]). [[Hexametro|Hexametroe]]tan idatzi zuen eta, [[Tito Livio]]ren ereduari jarraituz, [[Gerra Punikoak|bigarren gerra punikoa]] kontatzen zuen. Poema horren bidez, [[Antzinako Erroma]]ren handitasuna ospatzeko eta goresteko generorik egokiena [[epika]] klasikoa zela erakutsi nahi zuen. Baina, balio poetikoaren ikuspegitik, lan hark ez zuen nahi bezainbesteko maila izan. Poema horren iruzkin historiko gisa idatzi zuen ''De viris illustribus'' ([[1338]]an hasia); Erromako historiako hogeita hiru pertsonaiari buruz, eta historia sakratuko eta mitologiako hamabiri buruz hitz egiten zuen.
 
''Rerum memorandarum libri'' ([[1343]]-[[1345]], «Gogoratzeko gauzen liburuak») lanean, bertute kardinalak azaldu zituen, eta Greziako, Erromako eta bere garaiko adibideak hartu zituen haiek azaltzeko.
43. lerroa:
 
=== ''Canzoniere'' eta ''Triumphi'' ===
''Canzoniere'' izan zen Petrarcaren bizitza poetikoko maisu lana, eta lan hori osatzen eman zuen, hain zuzen ere, bere bizitza guztia, [[1335]]. urtean hasi eta hil zen arte. Azken ''Canzoniere''-a 317 [[hamalaudun|soneto]]<nowiki/>k, 29 abestiabestik, 9 [[sestina]]sestinak, 7 [[balada]]<nowiki/>k eta 4 [[madrigal]]ek osatzen dute. Edizio horretan argitaratu gabe utzi zituen poesia epikoak ''Rime disperse o extravaganti'' lanean bildu zituen gero.
 
Dena dela, ''Canzoniere''-an ez da pasio baten sorrera eta bilakaera abesten, pertsonaia nagusia emakumea bada ere; aldiz, arima kezkatu baten istorioa abesten du, idealarekin eta errealitatearekin gatazka etengabean dagoen arimaren istorioa. Hortaz, abesti-bilduma hori Petrarcak bere buruarekin egiten duen elkarrizketa bat da, oso era miresgarrian neurtua eta lotua. Idazleak oreka handiko batasun estilistikoa lortu zuen lan horretan.
 
''Triumphi'' lana aurrekoa baino handizaleagoa bazen ere, emaitza ez zen nahi bestekoa izan. [[Italiera]]z eta [[tertzeto]] moduan idatzi zuen, sei kapitulutan banaturik: Maitasuna, Lotsa, Heriotza, Ospea, Denbora eta Betikotasunaren Garaipena. Ikuspegi mitiko eta sinboliko sail batek osatzen du lana, eta ikuspegi horiek erakusten dituzte, [[alegoria]]ren bidez, moraltasun unibertsalaren mailara jasotako gizakiaren sentimenduak eta gertaerak. Baina norberaren sentimenduak adierazpen mitiko eta objektibo batera eraman nahi horrek huts egiten du arkitekturaren ahultasunaren eta desegokitasunaren ondorioz. Lirismo dotoreko atal batzuk besterik ezin nabarmen daitezke, haietan islatzen baita, edozein egituraren gainetik, Petrarcaren mundu poetikoa.
 
== Petrarkaren eragina ==
PetrarcarenHaren eragina ez zen bakarrik Italian zabaldu, Europa osora hedatu zen, eta [[petrarkismo]] esaten zaionizeneko mugimenduan gauzatu zen. Bestalde, olerkariak klasikoetarako erakutsi zuen zaletasunak [[humanismo]]aren sorrera iragarri zuen. Petrarcaren humanismoa ez zen kultura antolatzaile gisa zuen ahalmenean edo erromatar zibilizazioaren zaletasunean oinarritzen; aldiz, esperientzia intelektual horiek berpizten zituen modua zen humanismo haren funtsa.
 
== Erreferentziak ==