Txikipedia:Plaken tektonika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa:
Plaka horiek Lurraren [[Txikipedia:Mantu|mantuaren]] gainean flotatzen dute, ur gaineko baltsa edo plataforma batzuen antzera. Eta, gainera, zurrunak dira, baina ez finkoak; hau da, mugitzen dira, hain zuzen ere mantuaren gainean flotatzen daudelako; hori bai, oso oso poliki mugitzen dira. Gainera, mantua bera mugitzen diren material malguez eginda dago: [[Magma|magma]] delakoa, hau da, harri urtu beroak gorantz mugitzen dira, Lurraren goiko alderantz; eta, hozten direnean, beherantz, Lurraren barrurantz. Horrek ere eragiten du plaka tektonikoen mugimendua.
[[Fitxategi:Pangea animation 03.gif|thumb|left|<center>Kontinenteen mugimendua, [[Pangea|Pangeatik]] hasita.]]
Bloke horien mugimenduaren eraginez, plakak batzuetan elkarrengana hurbildu egiten dira eta talka ere egiten dute; eta, beste batzuetan berriz, urrundu egiten dira batzuk besteetatik. Mugimendu horien eraginez sortu dira mendilerroak ([[Txikipedia:Himalaia|Himalaia]], [[Andeak]], [[Alpeak]] edo [[Txikipedia:Pirinioak|Pirinioak]], adibidez); eta haiengatik gertatzen dira [[Txikipedia:Lurrikara|lurrikarak]], bi plakak talka egiten dutenean batak bestearen kontra. Sumendiek ere badute zerikusirik plakekin; izan ere, plaken arteko zirrikituetatik, Lur barruko [[Magma|magma]] igotzen da lurrazalera, eta orduantxe sortzen dira sumendiak edo gertatzen dira [[Txikipedia:Sumendi|sumendien erupzioak]].
 
Bestalde, Lurraren historia geologikoan [[Txikipedia:Kontinente|kontinenteek]] izan dituzten forma eta kokapen desberdina ere azaltzen du plaka tektonikoen mugimenduak. [[Kontinenteen jitoa]] deitzen zaio mugimendu horri.