Txikipedia:Heste: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{PAGEBANNER:Intestine - sized.png|origin=0,0}}
[[Fitxategi:Blausen 0603 LargeIntestine Anatomy eu.svg|thumb|400px|<center>Hesteak: Heste meharra argiago, heste lodia ilunago.<center>]]
'''Hestea''' sabelean dugun 8-9 metroko luzerako organo bat da. [[Txikipedia:Digestio-aparatu|Digestio-aparatuaren]] parte bat da, eta egiteko hau du: elikatzen garenean hartzen ditugun [[nutrienteTxikipedia:Mantenugai|nutrienteakmantenugaiak]] eta ura xurgatzea. Hestea tutu moduko bat da, eta urdailetik uzkira doa; bitan banatzen da: [[Txikipedia:Heste mehar|heste meharra]] eta [[hesteTxikipedia:Heste lodi|heste lodia]]; eta [[ondeste|ondestean]] amaitzen da.
 
'''Heste meharra''' [[urdailTxikipedia:Urdail|urdailetik]] ateratzen den tutu estu bat da, eta 2,5 cm inguruko lodiera du pertsona helduengan. Heste meharrean xurgatzen dira [[elikagaiTxikipedia:Elikagai|elikagaien]] nutrienterik gehienak.
 
Elikagai horiek ahi moduko batean iristen dira urdailetik; ahi horri '''kimo''' deritzo. Heste meheak nutrienteak xurgatzen ditu, eta nutrienteok [[odolTxikipedia:Odol|odolera]] pasatzen dira heste-paretetatik. Prozesu horretarako, lau eta sei ordu artean behar izaten dira.
 
Xurgatzen ez den kimo partea ahi urtsu moduko bat izaten da, digeritu ezin diren gaiez osatua. Hondar hori heste lodira iristen da. Heste lodia heste meharra baino bi aldiz lodiagoa da, baina metro eta erdiko luzera besterik ez du. Hestea urdail aldera igotzen da gorputzeko eskuin aldetik, gero sabela zeharkatzen du ezker alderaino, eta ondoren ezkerretik behera jaisten da.
 
'''Heste lodian''', mineralak, ura eta [[kolon|kolonean]] –hau da, heste lodiko alderik meheenean– ditugun [[Txikipedia:Bakterio|bakterio]] batzuek jariatzen dituzten [[Txikipedia:Bitamina|bitamina]] batzuk xurgatzen dira. Ura odolera pasatzen da. Hori dela eta, kimoa lodiagoa da hor. Bakterioek beren egitekoa amaitutakoan, gorotzek kolore marroia eta usain ezaguna izaten dute. Elikagai-hondarrek heste lodia pasatzeko behar duten denbora 15 ordu ingurukoa izaten da.
 
Heste lodiaren ondoren, ondestea dago; ondesteak heste lodia eta [[uzki|uzkia]] –hau da, gorotzak kanporatzeko zuloa– lotzen ditu.
 
[[Kategoria:Txikipedia]]
[[Kategoria:Txikipedia|:Anatomia]]