William Shakespeare: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Supro23 (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
39. lerroa:
[[XVII. mendea]]n, Ingalaterrako antzerkigileen artean bigarren lekuan jartzen zuten Shakespeare, [[Ben Jonson]]en ondoren, eta baziren [[Francis Beaumont]]en eta [[John Fletcher]]en atzetik hirugarren jartzen zutenak ere; baina [[XVIII. mendea]]ren hasieran lehen mailara jaso zuen kritikak, eta geroztik ez da handik jaitsi. Iruzkingile batzuek ez dute onartu nahi Shakespeareren obrak Ingalaterra barneko probintzia batean lehen mailako eskola batera joandako gizon batenak direnik, eta drama horiek aristokrataren batek edo, gutxienez, [[Oxfordeko Unibertsitatea|Oxforden]] edo [[Cambridgeko Unibertsitatea|Cambridgen]] lizentziaturiko batek idatziak direla frogatzen saiatu izan dira. Hala, Oxfordko kondea, [[Christopher Marlowe]], [[Francis Bacon]], [[Elisabet I.a Ingalaterrakoa]]ren garaiko moja bati edota [[Jesusen Konpainia]]ri berari egotzi izan zaie obra horien egile izatea.
 
[[Fitxategi:Title page William Shakespeare's First Folio 1623.jpg|thumb|200px|eskuinera|<small>[[1623]]ko ''First Folio'' idazlanaren azala. [[Martin Droeshout]]ek egindako ShakesparerenShakespeareren grabatua.</small>]]
 
[[XIX. mendea]]n, Shakespeare Ingalaterrako ''Koblari Handia'' bilakatu zenean, bidezkoa izango zatekeen jakituriaren orakulu modukotzat eta sentikortasunaren eredutzat hartzea. Gaur egun, ordea, pentsa daiteke Shakespeare ez zela neutrala bere irudien erabileran soilik, irudi horien bidez adierazten zituen balio guztietatik ere aldendurik zegoela. Egia da antzerki-egituraren artetik poesia kutsu handia dariola noizean behin, baina ez gizabanakoaren sentimendu pertsonal gisa, edonork senti zezakeenaren adierazpide bezala baizik. Poetaren inpertsonaltasuna argitzeko, [[John Keats]] olerkariak dio poeta bera dela, paradoxaren paradoxaz, poetikotasun gutxieneko izakia.