Tuareg: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 176.84.108.38 wikilariaren aldaketak ezabatuz, EnzaiBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
tNo edit summary
13. lerroa:
|harremana=
}}
'''Tuareg herria'''<ref>{{EuskaltzArauErref|arau-zk=90|arau-izenb=Munduko herriak eta etniak}}</ref> [[amazigera|berbere hizkuntzaz]] mintzo den artzain herri nomada da, [[Touat]] ([[Aljeria]]) eta [[Ghudamis]]etik ([[Libia]]) hasi eta ipar [[Nigeria]]raino, eta [[Fezzan]]etik (Libia) [[Timbuktu]]raino ([[Mali]]) iristen dena. [[XX. mendea|XX. mende]] bukaeran 900.000 bat tuareg ziren<ref name=brit/>.
[[Fitxategi:Tuareg area.png|240px|left|thumb|Tuaregak bizi diren eremua.]]
Tuaregek konfederazio moduko elkarteak osatzen dituzte: Ahaggar eta Azjer, iparraldean, eta Asben, Ifora, Itesen, Aulliminden eta Kel Tademaket, hegoaldean. Iparraldeko tuaregak [[basamortu]]an bizi dira; hegoaldekoak, berriz, [[estepa]]n eta [[sabana]]n. Hegoaldeko tuaregek ganadua, [[gamelu]]ak eta [[zebu]]ak hazten dituzte, eta iparraldekoei saltzen dizkiete.