Guantxe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
9. lerroa:
|erlijioa= [[Animismo]]a
}}
'''Guantxe'''<ref>{{EuskaltzArauErref|arau-zk=90|arau-izenb=Munduko herriak eta etniak}}</ref> izenarekin [[Kanariak|Kanariar Uharteetako]] biztanleak ezagutzen ziren. Denbora aurrera joan ahala, izen hori irletan bizi ziren herrientzat orokortu da baina hasieran batean [[Tenerife]] irlako herritarrei bakarrik ematen zitzaien. Horregatik egokiagoa da ''indigena kanariarrak'' esatea ''guantxeak'' baino. Herri horien jatorria [[berbere]]a zen, Afrikako iparraldeko zenbait herrirena bezala, ustez [[K. a. 1000ko hamarkada|K. a. 1000]] urtean [[Afrika]]ko iparraldetik hara joanda. Hori dela eta, ikerlari batzuek herri horien hizkuntza eta euskara lotzen saiatu dira, bereziki [[Federiko Krutwig]] euskaltzalea. Guantxeak [[1402]]tik aurrera gertatu zen Gaztelaren inbasioaren ondorioz desagertu ziren baina haien aztarnek Kanariar Uhartetan oraindik orain bizirik diraute.
[[Fitxategi:Belmaco.jpg|thumb| Palman dagoen Belmaco kobazuloa, antzinako biztanleek (benahoritek) bizilekutzat erabilita.]]
Jatorrizko izena ''guanchinet'' da, "Tenerifeko gizakia" esan nahi duena (''guan'' "gizakia" da eta ''chinet'', "Tenerife").