William Shakespeare: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
34. lerroa:
[[1611]]an Shakespeare erretiraturik bizi zen Stratforden, baina [[John Fletcher]]-rekin batera historia kutsuko bi drama idatzi zituen, ''Henry VIII'' eta ''The Two Noble Kinsmen'' («Bi Senitarteko Aitoren Semeak»), eta galdutako beste hirugarren bat ere bai, ''Cardenio''.
 
[[1616]]anko apirilaren 23an hil zen, [[Miguel de Cervantes]] hil zen egun berean<ref>Fernando Gil-Delgado: Introducción a Shakespeare a través del cine. Madrid: Ediciones Internacionales Universitarias, 27. orld.</ref>. emazteari «nire bigarren oherik onena» utzi ondoren (ez dago argi zer adierazi nahi zuen; ezkon oheaz ari zen, beharbada). Ordurako, Shakespeareren 18 obra inguru zeuden argitaratuta, gehienak ''in quarto'' erako argitalpen piratetan, bistan denez, bere lanak argitaratzeaz arduratu ez zelako. [[1623]]an, Shakespeareren lagun eta lankide izan ziren John Heminge eta Henry Condell aktoreek haren antzezlan gehienak argitaratu zituzten. ''First Folio'' esan ohi zaion bilduma hartan, argitalpen piratetan baino testu hobeez gain, ordu arte argitaratu gabeko beste 18 obra ere ageri dira; horrela gorde ahal izan ziren etorkizunerako, bestela betirako galduko ziren obrak.
 
== Shakespeare denboran zehar ==