Joan Gazteluzar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
2. lerroa:
'''Joan Gazteluzar''' ([[Elbete]], ? - [[Iruñea]], [[1620]]) [[Nafarroa Garaia|nafar]] [[erretaula]]-munta­tzaile eta [[arkitekto]] erromanista izan zen. [[Iruñe]]ko [[Nabarreria kalea]]n izan zuen lantegia. Haren erretauletako eskulturak, besteak beste, [[Ambrosio Bengoetxea]], [[Bernabe Imberto]] eta [[Lope de Larrea]] artista handiek egin zituzten.<ref name="entzi">{{erreferentzia| izena= |abizena= |url=http://www.enciclopedianavarra.com/?page_id=10389 | izenburua=Gasteluzar, Juan de |sartze-data=2018-10-15 |argitaletxea=enciclopedianavarra.com}}</ref>
 
Elbetekoa izan zen Gazteluzarren lehenbiziko erretauletako bat, bere sorterrikoa alegia. [[1590]] baino lehentxeago egina, [[Mikel (goiaingerua)|Mikel goiaingeru]], [[San Paulo]] eta [[Helena Konstantinoplakoa|Santa Helenaren]] kalitate handiko [[baxuerliebe]]ak ditu, Ambrosio Bengoetxeak egindakoak, ziur asko. Bengoetxeak berak egin zituen [[Hiriberri (Aezkoa)|Hiriberriko]] erretaulako eskulturak; [[Jasokunde]]a da irudi-multzorik aipagarriena. Erretaularen arkitektura, berriz, Gazteluzarren lana da, [[Joanes Antxeta]]k [[Kaseda]]n eta [[Tafalla]]n erabilitako moldeari jarraiki. [[1606]]an amaitutasatua zutenizan lanazen.<ref name="entzi"></ref>
 
Horiez gainera, [[Egues (kontzejua)|Egues]], [[Imarkoain]] (1611), [[Zolina]], [[Paternain]] eta [[Eneritz]]eko erretaula nagusiak egin zituen. Eneritzekoan Bernabe Imbertok zizelkatu zituen eskulturak. Gazteluzarrena izan liteke [[Arraitza]]ko erretaula nagusia ere. Erretaula txikikoagoak egin zituen [[Azotz]], [[Larraga]] eta [[Ororbia]]ko elizetarako.<ref name="entzi"></ref>