Arrasate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
96. lerroa:
== Euskara ==
[[File:Ines Osinaga, Gose taldeko abeslaria, Koldo Zuazorekin.webm|thumb|[[Ines Osinaga]] arrasatear abeslari eta soinu jotzailea, [[Koldo Zuazo]]rekin hizketan, Arrasaten egiten den mendebaleko euskararen erakusgarri.]]
[[Fitxategi:Arr019Arrasateko ahotsak.webm|thumb|Arrasateko Ana Mari Axperen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Axpe Elejalde, Ana Mari - Ahotsak.eus|hizkuntza=eu|url=https://ahotsak.eus/arrasate/hizlariak/ana-mari-axpe/|aldizkaria=ahotsak.eus|sartze-data=2018-09-24}}</ref> testigantza, euskeraren erabilera eskolan zigortua izatearen ingurukoa. [[Euskal Herriko Ahotsak]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea|hizkuntza=eu|url=http://www.ahotsak.eus|aldizkaria=www.ahotsak.eus|sartze-data=2018-09-24}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Eskola erdaraz; euskararen erabilera zigortua - Ahotsak.eus|hizkuntza=eu|url=https://ahotsak.eus/arrasate/pasarteak/arr-019-007/|aldizkaria=ahotsak.eus|sartze-data=2018-09-24}}</ref> proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.]]
Arrasateko euskara [[Bizkaiera|mendebalekoa]] da (bizkaiera)<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Mendebalekoa - Bizkaiera - Ahotsak.eus|hizkuntza=eu|url=https://ahotsak.eus/euskalkiak/mendebalekoa-bizkaiera/|aldizkaria=ahotsak.eus|sartze-data=2018-08-30}}</ref>, sortaldeko azpieuskalkian <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Sortaldekoa (M) - Ahotsak.eus|hizkuntza=eu|url=https://ahotsak.eus/euskalkiak/mendebalekoa-bizkaiera/sortaldekoa-m/|aldizkaria=ahotsak.eus|sartze-data=2018-08-30}}</ref> kokatzen den Debagoieneko euskara<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Debagoienekoa - Ahotsak.eus|hizkuntza=eu|url=https://ahotsak.eus/euskalkiak/mendebalekoa-bizkaiera/sortaldekoa-m/debagoienekoa/|aldizkaria=ahotsak.eus|sartze-data=2018-08-30}}</ref>, hain zuzen. Deba eskualdeko hainbat herrik osatzen dute Debagoieneko hizkera: Gipuzkoako [[Aretxabaleta]]<nowiki/>k, [[Arrasate]]<nowiki/>k, [[Eskoriatza]]<nowiki/>k, [[Leintz Gatzaga]]<nowiki/>k eta [[Oñati]]<nowiki/>k eta Arabako [[Aramaio]]<nowiki/>k. ''Leintz haranak'' esparru berezia osatzen du Deba ibarrean, oso estua delako Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga herrien arteko batasuna. Aramaioko hizkera ere ez da asko urruntzen hauetatik, baina bai Oleta auzokoa, Oletako hizkera sartaldeko eta sortaldeko hizkeren arteko tarteko hizkeratzat hartzen baita. Oñatiko hizkera ere berezia da. Oñati ez zen Gipuzkoan sartu 1845 urtera arte eta bertako hizkerak oraindik ere nortasun berezia du. Oro har, Debagoieneko hizkerak [[Arabako euskara]]<nowiki/>ren eragina duela esan daiteke. Debagoienak [[Gasteiz]]<nowiki/>ekin eduki du hartu-emanik estuena eta, dirudienez, hango ezaugarriak eta hango berrikuntzak iritsi dira bertara