Laterango jauregia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
«Vasi-Lateran.jpg» fitxategiaren ordez «Piazza_di_S._Giovanni_in_Laterano_-_Plate_034_-_Giuseppe_Vasi.jpg» jarri da (eragilea: CommonsDelinker; arrazoia: File renamed:).
14. lerroa:
}}
'''Laterango jauregia''', [[Erromatar Inperioa]]ren garaian eraiki zen antzinako jauregi bat da, ondoren, [[Aita santu|Aita Santuen]] egoitza bihurtu zena. [[Erroma]]ko [[Done Joan Laterangoaren basilika|San Joan Laterangoaren Artxibasilikaren]] ondoan dago. Gaur egun, Laterango jauregiak, bere barnean, [[Antigoaleko Gauza Kristauen Museo Pontifizioa]] hartzen du.
[[Fitxategi:VasiPiazza di S. Giovanni in Laterano -Lateran Plate 034 - Giuseppe Vasi.jpg|thumb|350px|left|Laterango jauregia [[Tutmosis III.a]]ren obeliskoarekin, eta, eskuinean, erantsitakoarekin, [[XVIII. mendea|XVIII. mendeko]] grabatu batetatik.]]
[[IV. mendea]]ren hasieran, [[Konstantino I.a Handia]]k Aita Santuari eman zion Laterango jauregia, aita santuen egoitza nagusi bihurtuz ia mila urtez. [[X. mendea]]n, [[Sergio III.a]] aita santuak, zaharberritu egin zuen kalte handiak eragin zituen sute baten ondoren, eta, ondoren, sakonki edertu zuen [[Inozentzio III.a]]k. Garai honetan izan zuen bere dizdirarik handiena, [[Dante Alighieri]]k, giza lorpenetik haratagoko zerbait bezala definitu zuelarik. Garai honetan, aurrealdeko plazaren erdialdean, gaur egun [[Laterango obeliskoa]] dagoen tokian [[Annibaldeschi]]tarren jauregia eta dorrea aurkitzen ziren. Jauregi honen eta Basilikaren artean, aldi berean, [[Marko Aurelioren Zaldizko Estatua]] zegoen (garai hartan, Konstantino enperadorea zela uste zena), eta gaur egun [[Erroma]]ko [[Kapitolino|Kapitolioan]] dagoena. Fatxada nagusia, "Kontzilio Gela"rekin batera eraiki zen (''Aula Concilii''), 11 [[abside]] dituen gela monumental bat, honen barnean, [[1123]] eta [[1517]] bitartean, bost [[kontzilio]] egin zirelarik. Gela honen atzean, aita santuen gelak daude, kanpora ematen duten zenbait leihorekin.