Silaba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
8. lerroa:
 
== Euskararen silabak ==
Hizkuntza bakoitzak, bere [[Fonema|fonemen]] taldearekin batera, bere arauak ditu fonema horiek nola elkar daitezkeen eta nola ez jakiteko. Horrela, esate baterako, euskaraz badirudi ezinbestekoa dela silaba guztietan [[bokal]] bat edo [[diptongo]] bat egotea.
 
Fonema konbinazio batzuk edo fonemen kokapen batzuk euskaraz ez dira onargarri. Horrela, esaterako, SS- edo antzeko txistukariaren ostean herskari bat ahoskatzea, hizkuntza batzuetan arrunta, —'''''s'''top''—, euskaraz nekez ikusten den konbinazioa da,; stop hori '''''es'''top'' ahoskatzen da. Bide beretik, garai batean RR- dardarkariekin hitzak hastea saihesten zen, horrelakoeta maileguetan, horrelakoetan, dardarkariaren aurretik bokal bat erantsizerantsi egiten zen (hortik '''''a'''rraro'' bezalako maileguak, erantsitako bokalarekin baina '''''r'''adar'', mailegu berria, hasierako bokal horren beharrik ez duena).
 
Euskaraz posiblea da bokal edo diptongo batekin, batera, kontsonante bakar bat edo bi, modu jakin batzuetan elkartzea. Ez da edozein konbinazio onartzen, ez euskaraz ez beste hizkuntzetan. Esate baterako "muta cum liquida" konbinazioa euskara zaharrean saihesten zen bokal epentetiko batekin. (Esate baterako ''ing'''e'''lesa''). Gaur egun, ordea, euskarak ez du konbinazio horrekin inolako problemarik eta horrelako asko topa daitezke egungo hiztegietan.
 
[[Koldo Mitxelena|Mitxelen]]ak "geurtz" hitza aipatzen zuen euskaraz egon daitezkeen silabarik konplexuenak deskribatzerakoan.