Errege Bardea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
198. lerroa:
Abariztia degradatu denean (suteen edo artzantzaren eraginez, adibidez), edo lurzorua oso harritsua denean, [[erromero]]z (''Rosmarinus officinalis'') eta [[linum|lihoz]] (''Linum suffruticosum'') osatutako beste sastrakadi bat hazten da. Hau abariztia baino baxuagoa eta irekiagoa da eta Bardea Zuriko eta Beltzeko hainbat lekutan agertzen da. Gaur egungo landare-komunitate arruntena da, eta Bardeako eremu osoaren %26,5 hartzen du.<ref name="biosfera"></ref> Erromeroa urte osoan zehar loratzen bada ere, udaberriaren amaieran du optimo fenologikoa, komunitate honetako gainerako landareek bezala. Flora-aberastasun handiko komunitatea da; ugaritasuna eta esanahi biogeografikoa kontuan harturik, hauek dira espezierik aipagarrienak: [[ezkai]]a (''Thymus vulgaris''), [[elorri-triska]] (''Genista scorpius''), [[estrepa zuri]]a (''Cistus albidus''), '' Helianthemum origanifolium subsp. rotundifolium'', ''Fumana ericoides'', ''Fumana thymifolia'', ''Atractylis humilis'', ''Stipa parviflora'', ''Centaurea linifolia'' eta ''Polygala rupestris''. Soilguneetan ''Brachypodium retusum''-en albitz-belardia agertzen da.<ref name="elhuyar1"></ref><ref name="meaza"></ref><ref name="rome">{{erreferentzia| izena= |abizena= |url=http://www.cfnavarra.es/agricultura/informacion_agraria/mapacultivos/htm/ass_Rols.htm | izenburua=Romerales y tomillares bardeneros |sartze-data=2018-9-10|argitaletxea=Mapa de Vegetación Potencial de Navarra 1:25.000, cfnavarra.es}}</ref>
 
Ardiek larratzen dutenean, erromerodia ireki egiten da; leku horietan ezkaia, elorri-triska eta [[astaizpiliku]]a (''Lavandula latifolia'') gailentzen dira. Zenbait laiotzetan (Plana de la Negra, Pisquerra, Cornialto), berriz, [[ezpel arrunt|ezpela]] nagusitzen da erromerodian, eta astaizpilikua, ''Aphyllanthes monspeliensis'', ''Aster willkommi'', ''Bromus erectus'', ''Carlina vulgaris'' eta ''Salvia lavandulifolia'' ere agertzen dira.<ref name="rome"></ref><ref name="ursua"></ref>
 
==== Espartzudiak ====