Artearen historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
156. lerroa:
Estilo honen agerpenaren testuinguruari erreparatuz, [[arte]] honek dituen konplexutasunez jabetzen gara, hau da, garaian gertatzen ari ziren aldaketek eragin zuzena izan zuten arte era hau sortu eta garatzeko unean. [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] gizarteak behin eta berriro bizi zituen aldaketa sakonak, hein batean, pentsaeraren garapenarekin, aldaketa hauen erakusle nagusia, gobernu sistemaren aldaketa izan zen, [[Feudalismo|sistema feudala]] bere askenetan zegoen burgesiaren berpizkundearen ondorioz. Beste aldaketa garrantzitsu bat, gizartearen guneen aldaketan egon zen, herrixka isolatuetatik, merkataritza, artisautza eta agintearen gune izango diren hirien berpizkundea eman zen. [[Antzinaroa|Antzinate Klasikoan]] zuten garrantzia berreskuratu zuten, estatuaren gune bihurtu ziren; gainera, hiriaren berpizkundeak, hiritarren bizitzaren dinamizazioa eragin zuen, gune berean edonolako zerbitzuak egoteak bizitza erraztu zuen.
 
[[Arkitektura gotikoa]]k aldaketa handiak ekarri zituen eraikin arinago eta dinamikoagoekin, irekiera handiekin eta, ondorioz, hobeto argiztuak. Tipologia berriak agertu ziren, besteak beste, [[arku zorrotz]]a, [[gurutze ganga]] batetik, [[horma bular]]rak eta [[zutoin-arku]]ak eraikuntzen egiturak heltzeko; azken horiei esker barrualdeak zabalagoak lortu zituzten. [[Arrosa leiho]]ek eta [[beirate]]ek argia barruraino eramaten zuten. [[Katedral gotiko|Katedral]] handien garaia da gotikoa: [[Parisko Notre-Dame katedrala]], [[Sensko katedrala]], [[Chartresko katedrala]], [[Reimsko katedrala]], [[Milango katedrala]], [[Koloniako katedrala]], [[Canterburyko katedrala]], [[Salisburyko katedrala]], [[Estrasburgoko katedrala]], [[Ulmeko katedrala]], [[Bartzelonako katedrala]], [[Leongo katedrala]]...
 
 
<center>
165 ⟶ 166 lerroa:
Fitxategi:Van Eyck - Arnolfini Portrait.jpg|[[Jan van Eyck]]k margotutako ''[[Giovanni Arnolfini eta bere emaztearen erretratua]]'' (1434), [[National Gallery]] (Londres).
</gallery></center>
 
==== Mudejar artea ====
[[Fitxategi:Sahagun_-_Iglesia_de_San_Tirso_02.jpg|thumb|300px|[[San Tirso eliza]], [[Sahagun]]en [[León]]en.]]
Mudejar artea Iberiar penintsularen erresuma kristautean garatzen den estilo berezia da. Arte honek [[Hispano-arabiar artea]]ren eragian zuzena erakusten du. Modu batez penintsulako [[Erdi Aro]]ko komunitate desberdinen elkarbizitzaren ondorio zuzena zen. Kronologikoki [[XII. mende]]tik [[XVI. mende]]ra garatu zen. Mudejar artean [[erromaniko]]aren, [[gotiko]]aren [[pizkundea]]ren eta aipatutako arabiar artearen elementuak nahastu ziren. "Mudejar artea"ren kontzeptua [[Amador de los Ríos]]ek sortu zuen, [[1859]]an, [[San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia]]ra sarrera hitzaldian; hitzaldiak “El estilo mudéjar, en arquitectura” izenburua zuen.<ref>{{Cite web|url=Rafael López Guzmán. ''Arquitectura mudéjar''. Cátedra. ISBN 84-376-1801-0.|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> Mudejar barruan eraikin hauek aipa daitezke: [[Santa Leokadia eliza (Toledo)|Santa Leokadia eliza]] ([[Toledo]]), [[Santa María la Real de Las Huelgas monasterioa]] ([[Burgos]]), [[Santa María de Guadalupeko errege monasterioa]] ([[Cáceres]]), [[Sevillako Alkazarra]], e.a.
 
=== Aro Modernoaren artea ===