San Mames: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
43. lerroa:
[[2008]]tik aurrera eta krisiaren ondorioz, proiektua atzeratu eta azkenean estadioaren eraikuntza hainen garestia izan ez zedin osoki aldatua izan zen. Estadioari buruzko berririk jakin gabe hainbat hilabete egon ondoren, [[2009]]ko amaiera aldera proiektu berria aurkeztu zen, bertan jatorrizko zenbait elementu garrantzitsu kendu zirelarik, esate baterako, hirugarren armaila, beirazko ezkatez osatutako kanpoaldea eta beste gauza batzuk gehiago. Honek bazkideen artean ezinegona piztu zuen, batzarrean aurkeztu eta haiek onartutako hasierako proiektuarekiko aldaketa nabarmena izan baitzen. Hala eta guztiz ere, urte hartako [[Fernando García Macua]] presidenteak zelaiaren eraikuntza lanen kudeaketekin jarraitu zuen. Berriz ere erakiuntza-lanak zehaztu arte denboraldi luzea igaro zen; Honela, [[2010]]eko [[maiatzaren 26]]an lehenengo harriaren ezartze-ekitaldia burutu zen,<ref>[http://www.berria.info/albisteak/36863/Datorren_udaberrian_San_Mames_berriaren_lehen_harria_jarriko_dute.htm Datorren udaberrian San Mames berriaren lehen harria jarriko dute. Berria.info. 2009-10-19.]</ref><ref>[http://www.youtube.com/watch?v=y5EgNUcLDGs San Mames Barriaren eraikuntzari 2010an hasiera emango zaio. EITBko bideoa.]</ref> eta [[ekainaren 25]]an lehen eraikuntza-lanei ekin zitzaien, lursailaren egokitzeak, lur-mugimenduak, etab... izan zirelarik. Ondoren hilabete batzuetako etenaldia egon zen, [[2011]]ko [[martxo]]an eraikuntzaren lehen faseari ekin zitzaiolarik, azkenean [[2013]]ko [[uda]]n programatua zegoen moduan estadioaren 3/4ak amaituz.
 
Estadio osoa [[2014]]ko [[abuztuaren 15]]ean amaitua egonen dela iragarri zen.<ref name=20140815eanAmaitukoEITB/> Azkenean, Athletic Clubeko jokalariek zelaia osoko eraikita burutu zuten beren lehenbiziko entrenamendua [[abuztuaren 22]]an ostiral goizez izan zen eta lehenbiziko entrenamendu irekia, jada lehenbizikoz bazkideak sartu zirenekoa, [[abuztuaren 25]]ean astelehen goizez izan zen.
 
[[2014]]ko [[abuztuaren 27]]an arratsaldeko 20:45etan Athletic Clubak osoki eraikitako zelaian jokatutako bere lehenbiziko partidua [[UEFAko Txapeldunen Liga]]n [[Società Sportiva Calcio Napoli|SSC Napoli]] talde italiarraren aurka jokatu eta 3-1eko emaitzaz garaitu zuen.