Artearen historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
291. lerroa:
 
==== Antzerki garaikidea ====
[[Fitxategi:Bertolt-Brecht.jpg|thumb|upright|[[Bertolt Brecht]], [[antzerki epiko]]aren sortzailea.]]
[[XX. mende]]ko antzerkiak estilo eta korronte ugari ezagutu ditu; hori da bere ezaugarri nagusietariko bat, dibertsifikatzea alegia. Garrantzia handia eman dio ikuspegi bisualari, zuzendaritza ([[Vsevolod Meyerhold]], [[Max Reinhardt]], [[Erwin Piscator]], [[Tadeusz Kantor]]) eta [[eszenografia]], elementu literarioen gainetik. Interpretazio tekniketan sakontasun psikologikoa bilatzen da ([[Stanislavski metodoa]], [[Lee Strasberg]]en [[Actors Studio]]), keinua, ekintza eta mugimendua erreibindikatuz. Hiru unitate klasikoak baztertu ziren eta antzerki esperimentalari bidea eman zitziaon.
 
Mugimendu desberdinak bereizi daitezke:
* Espresionismoa: ([[Georg Kaiser]], [[Fritz von Unruh]], [[Hugo von Hofmannsthal]]).
* Antzerki epikoa: [[Bertolt Brecht]], [[Peter Weiss]], [[Rainer Werner Fassbinder]]).
* [[Absurduaren antzerkia]], [[esistentzialismo]]tik gertu: [[Antonin Artaud]], [[Eugène Ionesco]]. [[Samuel Beckett]], [[Albert Camus]].
*''[[Angry young men]]'', inkonformistak: [[John Osborne]], [[Harold Pinter]], [[Arnold Wesker]].
 
Beste egile garrantzitsuak: [[George Bernard Shaw]], [[Luigi Pirandello]], [[Alfred Jarry]], [[Tennessee Williams]], [[Eugene O'Neill]], [[Arthur Miller]], [[John Boynton Priestley]], [[Dario Fo]], [[Federico García Lorca]], [[Antonio Buero Vallejo]], [[Fernando Arrabal]] e.a.
 
Mendearen 60. hamarkadan antzerki epikoarekin eman zen hurruntzearen aurka, berriro ere komunikazio dramatikoa bilatu zen. Horretarako ikuslearen gaineko ekintza errealak planteatu ziren: [[The Living Theatre]], [[Jerzy Grotowski]]ren antzerki-laborategiak, ''[[happening]]'' ekintzak... Probokazioa garrantzitsua bihurtzen da zuzendari berrientzat: [[Peter Brook]], [[Giorgio Strehler]], [[Luca Ronconi]]. Elementu bisualek garrantzi handia dute, ahozko komunikazioaren benetako errefortzu moduan. Joera horretan
«antzerki osoaren» ideia indartzen da. Planteamendu hauek talde desberdinetan ikus daiteke: Kanadako [[Cirque du Soleil]], Espainiako [[Els Joglars]] eta [[La Fura dels Baus]]... <ref>Oliva-Torres Monreal (2002), 363-432 or.</ref>
 
==== Musika garaikidea ====